Azaroko jardueren zerrenda argitaratu du Oiartzungo Topalekuak
Ostegunetik igandera irekitzen dute egoitza 2008 eta 2013 urte artean jaiotako gazteentzat. Datozen egunetako ekintzen berri eman dute.
Gazteak bingo musikatuan jolasten. @topalekua.oiartzun / Instagram Oiartzungo Topalekuak hilabete honetako jardueren zerrenda argitaratu du sare sozialetan. 2008 eta 2013 urte artean jaiotako haurrak joan daitezke hara ostegunetik igandera. Ostegun eta igandeetan 17:00etatik 20:00etara ematen dute zerbitzua. Ostiral eta larunbatetan, haatik, 17:00etatik 21:00etara.
Hona, hortaz, datozen egunetako jarduerak:
- Hilak 6, osteguna: Polilla tramposa mahai jokoa.
- Hilak 7, ostirala: Pista jolasa.
- Hilak 8, larunbata: Mug cake.
- Hilak 9, igandea: Slack line.
- Hilak 13, osteguna: Kaxa musikatua.
- Hilak 14, ostirala: Pintxo lehiaketa.
- Hilak 15, larunbata: Wii-just dance.
- Hilak 16, igandea. Zinea.
- Hilak 20, osteguna: Bang!
- Hilak 21, ostirala: Slime.
- Hilak 22, larunbata: Xaboi tailerra.
- Hilak 23, igandea: Puzzleak.
- Hilak 27, osteguna: Asanblada.
- Hilak 28, ostirala: Truk ikastaroa.
- Hilak 29, larunbata: Truk txapelketa.
- Hilak 30, igandea: Volleyball.
