Euskal Herria Palestina bufandak Garmendi txokolategian
Garmendi txokolategian eros daitezke Euskal Herria Palestina elkartasun bufandak, hamar euroren truke.
Euskal Selekzioak eta Palestinako selekzioak partida jokatuko dute hilaren 15ean, eta horren harira Gernika-Palestina plataformak, Gu ere Bai kirol egitasmoak eta Gure Eskuk elkartasun bufandak egin dituzte partida animatzeko.
Horiek, gainera, salgai daude Oiartzungo Garmendi txokolategian hamar euroren truke.
Era berean, partidaren egunean Herri libreak! Euskal Herria Palestina! Genozidioa STOP! lelopean elkartasun martxa egingo dute Arriagatik abiatuta.
