Oiartzungo futbol taldeen emaitzak
Asteburuan zenbait partida jokatu dituzte Oiartzun KEko kirolariek. Kontsultatu partida guztien emaitzak, hemen.
Areto Futboleko Gizonezkoen Hirugarren maila: OKE 3 – 6 Afantxo.
Elorsoron jokatutako derbian Oiartzungo taldeak ezin izan zuen Afantxoren aurka garaipena lortu. Lehen zatia berdindua izan zela kontatu dute, bi taldeek sortu baitzituzten aukerak, baina ez zuten golik sartu. Atsedenerako bi minutu falta zirela, ordea, Afantxok bi gol sartu zituen. Bigarren zatia hasi eta lehen bost minutuetan, alabaina, beste bi gol sartu zituzten Pasaiakoek. Oiartzungoek gola sartu eta aldea murriztea lortu zuten, baina Pasaitarrek beste bi gol sartu zituzten. Gero, bi gol sartu zituen OKEk, baina azkenerako partida 3 eta 6ko emaitzarekin amaitu zen.
Ohorezko erregionala: Amaikak bat 2 – 1 OKE.
Lehenengo zatian etxekoak indartsu hasi ziren, eta hogei minutuan bi gol sartu zituzten. Atsedenaldia baino lehen, alabaina, gol bat sartu zuten Oiartzungoek, eta bigarren zatian aukerak izan arren emaitza ez zen aldatu.
Hirugarren maila neskak: OKE 0 – 0 Artizarrak.
Lehenengo zatiaren hasieran Artizarrak indartsu atera zen zelaira, eta erasoko iniziatiba beraiek eraman zuten. Etxeko taldea erlaxatu zen une batean baloiaren jabetza lortu eta bizpahiru gol aukera izan zituzten lehen zatian. Bigarren zatian Oiartzungoak izan ziren baloiaren jabetza zutenak eta erasotzen aritu zirenak. Klubekoek azaldu dutenaren arabera ez zuten “min gehiegi” egin, baina bi aukera garbi izan zituzten. Haatik, ez zuten golik sartu.
Beste taldeen emaitzak:
- 1. erregionala. OKE 14 – 2 Mariño.
- Lurralde. Mariño 2 – 2 OKE.
- Jubenila D. Pasaia 6 – 0 OKE.
- Ohorezko kadete mutilak. Erreala 2 – 0 OKE.
- Kadeteak C. OKE 1- 4 Betiona.
- Kadete B neskak. Vasconia 0 – 1 OKE.
- Infantila haundia. Inter 1 – 3 OKE.
- Infantila F11 neskak. Martutene 5 – 2 OKE.
- Infantila txikia. OKE 3 – 0 Betiona.
- Ohorezko erregional neskak. Intxaurdi 2 – 0 OKE.
- Baska jubenila. OKE 3 – 2 Añorga.
- Jubenila C. OKE 8 – 1 Pasaia.
- Gorengo jubenila. Touring 5 – 1 OKE.
- Ohorezko kadete neskak. OKE 1 – 1 Hernani.
- Kadeteak B. Betiona 1 – 4 OKE.
- Infantila partaidetza. Touring 2 – 8 OKE.
- Infantila F8 neskak. OKE 0 – 6 Intxaurdi.
- Alebina A. OKE 2 – 3 Ostadar.
Honakoak OKEk HITZAri helarazitako irudiak dira:

