Oiartzungo Gau Beltza, iruditan

Abaraxka udal ludotekak Gau Beltzeko irudiekin bideo bat ondu du. Herritarrek, orain, bideo hori ikusteko aukera daukate.

Oiartzungo 2025eko Gau Beltzeko irudia.Ximun Leturia Lete

Abaraxka Oiartzungo Udal ludotekak eta Saltsa Guztien Perrexila antzerki taldeak antolatu dute beste behin herriko Gau Beltza, eta, oroimenean soilik gera ez dadin, ibilbideko irudiekin bideo bat ondu dute. Berriki, gainera, lau haizetara zabaldu dute bideoa herritarrek ikus dezaten.

Une magiko bezain bereziak bizi izan zituzten urriaren azkenean Oiartzunen; jende andana elkartu zen Doneztebe plazaren inguruan, baina inork bertaratzerik izan ez bazuen, hona hemen Abaraxkaren bideoa jardunaldia zer nolakoa izan zen ikusteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.