"Entrenamenduek bezain besteko garrantzia du elikadurak"
Igandeko Behobia-Donostiaren dortsala dutenei zenbait elikadura gomendio eman dizkiete Izan Nutrizio eta Dietetika zentroko June Ibarguren eta Alazne Mindegia adituek.
Biharko (hilak 7) OARSO BIDASOKO HITZAren astekarian igandeko Behobia-Donostia lasterkari begira jarri gara. Korrikaren munduarekin lotutako hainbat erreportaje eta elkarrizketa izango dira irakurgai biharko alean.
Horien artean aurki ahalko izango da Errenteria-Oreretan egoitza duen Izan Nutri proiektuko gidariekin egindako elkarrizketa. June Ibarguren Martiarena eta Alazne Mindegia Ongay adituek igandekoari begirako zenbait elikadura gomendio eman dituzte. Iganderako dortsala dutenak, beraz, adi ondorengo bideoari.
Hona biharko elkarrizketaren aurrerapentxo bat.
