Zintzilik irratiak 2025/26 denboraldiko aurkezpen jaialdia egingo du
Hilaren 22an (larunbata da) egingo dute jaialdia Niessen aretoan. Programazioaren aurkezpenaz gain, kontzertuak ere egongo dira.
Hilaren 22an (larunbata da) Zintzilik irratiaren 2025/2026 denboraldiko aurkezpen jaialdia egingo dute, eta handira egin nahi dute hori komunikatzaileek, Niessen kultur gunean izango baita hitzordua.
Aretoaren ate irekiera 20:00etan izango da, eta ordu laurden geroago, 20:15ean, alegia, programazio berriaren aurkezpenari helduko diote.
Alabaina, ez da hor amaituko egitaraua, 21:00etan Lin Ton Taun eta Gori Gori taldeek kontzertuak emango baitituzte.
Jardunaldi horretarako sarrerak erosi behar dira 12 euroren truke, eta Arkaitza, Reyna eta Landare tabernetan eros daitezke. Alabaina, egunean bertan eskuratu behar dira Niessengo harreran, eta antolatzaileek aurreratu dute esku dirutan ordaindu behar dela, eta, ondorioz, ez dutela ez Bizumik ezta txartelik ere onartuko.
