Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

'Oroimena eta egia, bizikidetzaren bidea' zikloa antolatu du udalak

Bizikidetzaren eta memoriaren bide horretan beste urrats bat emate aldera ondu dute egitaraua. Zikloa hilaren 10etik 27ra izango da.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/11/07

Oiartzungo Udalak eta Aranzadik 2020ko urte amaieran, azaroan, eman zuten elkarrekin egindako hitzarmenaren berri “udaleko alderdi guztien kontsentsuz hartutako erabakiaren bidez”.

Honakoa izan da helburua: “Etorkizuneko bizikidetza eraikitzeko iraganari begiratu behar zaiola jabetuta, giza eskubideen urraketa guztiak azaleratu eta bizikidetzaren oinarri sendoak jartzea, gertatutakoa ez dadin berriz errepikatu”.

Une horretatik, zenbait egitasmo burutu dituzte, eta oraingoan Oroimena eta egia, bizikidetzaren bidea zikloa antolatu dute; gaur aurkeztu dute egitaraua Joana Mendiburu alkateak eta Janire Mitxelena EAJ-PNV taldeko bozeramaileak.

Arizmendieneako lorategiko Oroimenaren Txokoan egin dute agerraldia, eta honakoa adierazi dute: “Bi urte dira legealdi berria abiatu genuela eta hasieratik berretsi dugu udaletik bizikidetza eta memoria eremuko lanari jarraipena emateko konpromisoa. Udalean ordezkaritza dugun bi alderdion arteko elkarlanean eta kontsentsuan oinarrituriko bideari ekingo diogu”.

Ildo horretatik, zehaztu dute Bizikidetza mahaiaren lanak lau helburu nagusi dituela:

  • Gertatu denaren transmisioa lantzea.
  • Gertatutakoaren memoria lantzea eta sustatzea.
  • Gure herrian pairatu diren sufrimendu guztiak eta eragindako biktima guztiak erreparatzeko bide egokiak aztertzea.
  • Herritarren arteko bizikidetza sustatzea eta prozesua herrira zabaltzea.

Alabaina, azaldu dute bestelako bi helburu transbertsal ere badituztela; lehenengoa da gatazka eta memoriarekin lotutako guztiari emakumeen ikuspegia txertatzea, eta, bestea, berriz, herriko beste eragile batzuekin elkarlana sustatzea “betiere egitasmoen eta helburuen arabera”.

Agerraldian zehaztu dutenez, bizikidetzaren eta memoriaren bidean “beste urrats bat emate aldera” aurreko legealdian abian jarritako Oroimena eta egia Bizikidetzaren bidea ziklo berri bat prestatu dute, eta, azaldu dutenez ziklo berri horren egitaraua osatzerakoan euren ardatza izan da emakumeek pairaturiko indarkeriari, ez soilik indarkeria politikoari baizik eta indarkeriei begiratzea. Horregatik, zenbait ekitaldiren bitarteaz emakumeen istorio, bizipen eta izen isildu, ezkutatu edo ukatuak berreskuratu nahi izan dituzte “emakumeak gure iraganeko subjektu aktibo bezala aldarrikatzeko”.

Era berean, azaldu dute aurtengo egitaraua lantzean “ahalegin berezia” egin dutela belaunaldi gazteenei zuzendutako proposamenak egiteko “iruditzen zaigulako memoria benetakoa izango dela baldin eta belaunaldi guztietan txertatzen bada. Belaunaldi zaharrenek beren bizipen eta oroitzapenak dituzte gatazka ulertzeko, baina gazteenek elementuak behar dituzte eta horregatik sortu ditugu ekitaldi propioak”.

Ildo horretatik, aurreratu dute etxeko gazteenentzat ipuin kontaketa saioa antolatu dutela Karmele Mitxelenaren eskutik, eta, DBH 4ko ikasleentzat argazkietan oinarritutako aurkezpen proiekzioa izango dutela ere jakinarazi dute. Ander Gillenea argazkilariak hiru hamarkadatan ateratako argazkiekin gure historiako pasarteak deituriko bilduma osatu zuen, eta, orain, Maider Galardik begirada feminista txertatu dio.

Egitaraua

  • Hilak 10, 18:30, Pleno aretoan.
    • Frankismoan errepresaliatutako emakumeak hitzaldia Ione Zuloaga Aranzadiko kidearekin.
  • Hilak 11, 19:00, Landetxe kultur aretoan.
    • Izarren argia filma.
  • Hilak 15, 17:00, Pleno aretoan.
    • Amonaren kea eta Beroki gorria ipuin kontaketa hiru urtetik gorako haurrentzat Karmele Mitxelenarekin.
  • Hilak 17, 18:30, Landetxen.
    • Euskal gatazkaren begiak eta (h)egiak . Gure historia hurbilaren instantak feminismotik begira argazki proiekzioa Ander Gillenea eta Maider Galardirekin.
  • Hilak 19, 18:30, Pleno aretoan.
    • Euskal gatazk(ar)en ertzetako biolentziak eta erresistentziak. Begirada feminista bat indarkeriazko zikloari hitzaldia Maider Galardirekinn.
  • Hilak 20, 19:00, Landetxen.
    • Mujeres fusiladas. La memoria ausente filma.
  • Hilak 27, DBHko ikasleekin, Landetxen.
    • Euskal gatazkaren begiak eta (h)egiak. Gure historia hurbilaren instantak feminismotik begira argazki proiekzioa Ander Gillenea eta Maider Galardirekin.
  • Hilak 10-23, Pleno aretoan.
    • Euskal gatazkaren begiak eta (h)egiak. Gure historia hurbilaren instantak feminismotik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.