Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'San Juan' baleontzia uretan da, itsasoari begira

Pasaiako badia une historiko eta magiko baten agertoki izan da gaur. XVI. mendeko 'San Juan' baleontziaren erreplika uretaratu dute, hamar urte luzeko proiektu mugarriak ur hartu du gaur.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2025/11/07

Iritsi da egun eta une handia. Hamarkada bateko ibilbidearen ondoren, uretan da jada San Juan baleontzia. Gaur arratsaldean Albaola Itsas Kultur Faktoriatik irten eta Pasaiako badian porturatu dute ontzi ikusgarri eta ederra. Zientoka eta zientoka herritarrek San Pedron zein Donibaneko pasealekuak bete dituzte, une historiko honen testigu izateko. 

XVI. mendean Pasaian eraikitako San Juan baleontziaren erreplika zehatz da gaur uretaratu dutena. Garai hartan Euskal Herritik Ternuara joaten ziren ontzi transozeanikoen adibideetako bat da. 1565ean, Red Bay-n, Kanadako Ipar Atlantiar kostaldean hondoratu zen Pasaiako ontzi hura. 1978an Red Bay herritik gertu aurkitu zuten eta duela hamar urte hasi ziren baleontzi horren erreplika egiten San Pedroko faktorian, orain dela 500 urte erabiltzen zituzten material eta teknikak baliatuta.

Botaduraren aurretik ekitaldi instituzional itxia egin dute Albaolako kideek eta erakundeetako ordezkariek, tartean, Xabier Agote Albaolako presidentea, Imanol Pradales lehendakaria, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia eta Espainiako eta Kanadako gobernuetako ordezkariak izan dira, proiektuan parte hartu duten hainbat diziplinetako kolaboratzaileekin batera. Jakinmin handia piztu du gaurko ekitaldiak. Historikoa, mugarria. Hamaika bider errepikatutako hitzak izan dira gaur. 

Ontzi honen helburu nagusia Kanadara abiatzea bada ere, Pasaian denbora batez izango da, herritarrek kanpotik zein barrutik ikus dezaten. Oraindik datarik eman ez badute ere, hurrengo pausoa XVI. mendeko bidaia horiek erreplikatzea izango da. Ternuarako bidea hartuko du berriro Pasaiako baleontzi batek, 500 urteren ondoren.

HITZAk ez du gaurko egun handia galdu nahi izan, eta zenbait irudi biltzen izan da bertan. Hona hauekin osatutako bideoa:

DSC08336
DSC08336
DSC08386
DSC08386
DSC08374
DSC08374

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.