Mintzalagun egitasmoko arratsaldeko taldeetan eman daiteke izena
Astearte, ostegun eta ostiraletan egiten dituzte saioak, eta jakinarazi dute izena eman daitekeela. Taldeak osatzen ari dira.
Jendartean euskaraz hitz egiteko helburuarekin sortu ditu AEK-k Mintzalagun taldeak; bada, Oiartzungo euskaltegian ere ematen dute zerbitzu hori.
Berriki, alabaina, jakinarazi dute arratsaldeko taldeak osatzen ari direnez, jendeak izena emateko aukera duela.
Saioak astearteetan (10:30 – 11:30), ostegunetan (10:00 – 11:00) eta ostiraletan (18:00 – 19:00) egiten dituzte, baina adierazi dute ostiraletako saioa itxita dagoela.
Hala ere, goizeko taldeetan oraindik badago izena ematerik, eta arratsaldeko talde gehiago sortzen ari direla ere aurreratu dute.
Saio horietan izena eman nahi duenak 684 80 54 92 zenbakira deitu edota mezu elektroniko bat bidali behar du.
