Soinuenea laguntzeko aukera dute herritarrek

Mezenasgoaren bidez fundazioa laguntzeko aukera luzatu dute erakundekoek. Formulario bat bete behar da horretarako.

soinuenea Zenbait aukera daude proiektua laguntzeko.

Soinuenea Fundazioak, beste gauza batzuen artean, Juan Mari Beltranen soinu tresna bilduma zaintzeaz gain, herri musikaren ikerketa bultzatzen du. Hori, baina, ez da erakundearen egiteko bakarra, herri musikaren topaleku izatea baita bilgunearen helburuetako bat.

Dibulgazio horren helburua ikastetxe, musika eskola eta publiko orokorrera zabaltzen dute, eta horretarako bisita gidatuak edota ikastaroak ematen dituzte “herri ondarea hurrengo belaunaldietara hurbiltzeko”.

Orain, ordea, mezenasgoaren bidez, egiten ari diren proiektuak ekarpen mota ezberdinekin laguntzeko aukera luzatu dute herritarrei zenbait aukera eskainiz.

Dohaintza egiteko zenbait aukera eskaintzen dituen formularioa bete behar da lehenik, eta ordainketa egiteko modua aukeratu gero. Dohaintza egin ondotik Soinueneakoak norbanakoarekin jarriko dira harremanetan prozedura ondo egin dela ziurtatzeko. 

Zalantzak argitzeko helbide honetara mezu elektroniko bat bidaltzeko eskatu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.