'Paisaia paraleloak' arte erakusketa ondu du Belén Morenok
Ostiralean egingo dute erakusketaren inaugurazioa, eta Artista liburuaren aurkezpena ere egingo dute egun berean. 19:00etan hasiko da.
21 aulki egitasmoak badu aurtengo protagonista: Belén Moreno. Paisaia paraleloak izeneko arte erakusketa ondu du artistak, eta ostiralean (hilak 21) egingo dute haren aurkezpena. Alabaina, zenbait egunetara luzatuko den egitaraua ere prestatu dute Metrokoadrokakoek Oiartzungo Udalaren laguntzarekin.
Morenoren erakusketa ostiraletik abenduaren 5era bitartean egongo da ikusgai Ehuntze Sormen Espazioan, eta asteartetik ostiralera (17:00-20:00 artean) eta larunbat zein igandeetan (11:00-13:30 artean) egongo da berau bisitatzeko aukera.
Ostiralean bertan inauguratuko dute proiektua, 19:00etan, baina baita Artista liburuaren aurkezpena egin ere.
Hona, hortaz, Metrokoadrokak osatu duten egitaraua:
- Hilak 21 (ostirala), 19:00: Erakusketaren inaugurazioa eta Artista liburuaren aurkezpena.
- Hilak 22, 23 eta 30: Bisita gidatua Belén Morenorekin.
- Hilak 28 (ostirala), 10:30: Erretratu tailerra Petra Lekuonan.
- Abenduak 4, 14:30: Artista liburu tailerra Haurtzaro ikastolako LH3ko haurrekin.
- Abenduak 5, 14:30: Artista liburu tailerra Elizalde eskolako LH4ko haurrekin.
