Inauteriek badute gaia: Tim Burton
2026ko otsailaren 12tik 17ra Tim Burtonen unibertsoan murgilduko da Errenteria-Orereta.
Atzo aurkeztu zuten inauterietako gaia.Imanol Saiz Gomez de Segura Tim Burton. Herritarrek hitz egin dute eta erabaki zuzendari, ekoizle, idazle eta diseinatzaile estatubatuarra izango dela Inauterien ardatz. Atzo arratsaldean Inauterietako Batzordeak eta Maite Gartzia Kultura zinegotziak jakinarazi zuten egindako agerraldian. Buronek gainera, alde handiarekin izan zen hautatuena proposatutako bost gaien artean, 426 boto jasota. Bigarren bozkatuetan Egipto izan zen (113), Agatha Ruiz de la Prada (64), Baserria (59), eta folklorea (52).
Inauteria Batzordeak dei berezia egin zien atzoko agerraldiaren bidez taberna, saltoki, ,kuadrilla eta norbanakoei, Tim Burton gaia ardatz hartuta prestatzeko euren mozorroa.
2026ko otsailaren 12tik 17ra izango dira Inauteriak, eta horiek prestatzen hasia da dagoeneko batzordea; herritarren parte hartzearekin gaia aukeratuta, egitarau zabala eta anitza osatzeko lanean ari da Inauteri Batzordea.
