Oiartzun Kirol Elkartea saritu dute Gipuzkoako Kirol Sarietan
Oiartzun Kirol Elkarteari saria eman diote gala horretan klubaren 50. urteurrena dela eta. Enrike Lekuona Irastorzak jaso du oroigarria.
Enrike Lekuona Irastorza, sariarekin. Iker Azurmendi Berriki, Gipuzkoako Kirol Sarien gala egin dute. Hitzordu horretan kirol merezimenduagatik eta kirolarekiko konpromisoagatik nabarmentzen diren gipuzkoarrak omentzen dituzte.
Dozenaka sari banatu zituzten ekitaldian, eta horietako bat Oiartzun Kirol Elkarteari eman diote klubaren 50. urteurrena dela eta. Saria Enrike Lekuona Irastorza kirol elkarteko zuzendariak jaso zuen.
Lekuonak azaldu du saria jaso izanak “deskribatu ezin den poza” sorrarazi ziola, izan ere, aipatu du sari hori izan dela 50 urteetan zehar klubean aritu diren guztiek egin duten lanaren errekonozimendua. “Harro” sentitzen dela adierazi du zuzendariak, eta “poz handia” hartu duela gehitu du.
Alabaina, aitortu du sariak gaur egungo taldeak jaso badu ere, lanean ehunka pertsona aritu direla, eta errekonozimendu hori pertsona guzti horientzat izan dadila nahi duela.
