Abenduaren 6an izango da Oarsoaldeko IV. Elektronika Topaketa

Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango dira jardunaldiak, 17:30ean hasita. Sarrerak egunean bertan erosi behar dira, leihatilan.

2024ko jaialdiaren irudi bat, Juanba Berasategin.@jari.photox

Xantixa eta Oarso Groove elkarteek antolatuta, Elektronika topaketaren laugarren edizioa egingo dute Pasai Donibaneko Juanba Berasatgi aretoan, abenduaren 6an.

Aurtengoan bere ekoizpenei kalitatea eta arima eman dizkino pertsona bat gonbidatu dute: Pablo Akros. Hortaz, hura izango da ikastaroa emango duena.

Horretaz gain, Jose David Portales ere izango da live set bat eginez. Hark musika sortuko du zuzenean, eta horretarako makina eta sintetizadoreak erabiliko ditu Warm-up-a egiteko.

Era berean, Gorks eta Ñafo ere izango dira aurtengo elektronika topaketan. Alabaina, Mane Galinha Groove eta Aitor Mendizabal Pattor izango dira aurtengoan eskualdearen ordezkaritza egiten.

Antolatzaileek jakinarazi dute sarrerarekin batera edaria emango dutela, eta sarrerak leihatilan bertan izango direla salgai.

Egitaraua

  • 17:30. David Portales. Live set.
  • 18:30. Mane Galinha. DJ set.
  • 19:30. Ekoizpen klasea.
  • 20:00. Gorks & Ñafo. DJ set.
  • 22:00. Pattor. DJ set.
  • 23:30. Pablo Akros.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.