Ohiko osoko bilkura egingo dute bihar

2026. urtearen antolaketarekin lotutako zenbait gai jorratuko dituzte udal ordezkariek. 18:00etan hasiko da udalbatzaren ohiko osoko bilkura.

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura egingo dute bihar –hilak 26– . Arratsaldeko seietan ekingo diote saioari, eta 2026an jarriko dute begirada udal ordezkariek. Hortaz, hurrengo urtearen antolaketarekin lotutako zenbait gai jorratuko dituzte.

Gai ordena:

  • Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  • 2026rako Zerga Ordenantzaren aldaketa.
  • 2026ko Aurrekontu Orokorra.
  • 10. Kreditu aldaketaren onarpena.
  • 2026 urteko araugintza plana.
  • Oiartzun Erregimen Bereziko Eremura atxikituko duen 2026ko egutegia osatzea.
  • Musika eskola zerbitzu publiko berriaren ezarpena. Behin betiko onarpena.
  • Berri ematea: 2025-KALD-000009-00 kreditu aldaketaren onarpena.
  • Beste organoen jardueraren jarraipena.
  • EAJ/PNV, udalak Israelekin duen erlazioaren inguruko galdera. 
  • Galderak eta eskariak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.