Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
INDARKERIA MATXISTA

"Antolatzea eta autodefentsa feministari ekitea besterik ez zaigu geratzen"

Lezoarrak ere kalera atera ziren atzoko Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean. Musika, dantza, antzerki eta performance batekin biribildu zuten aldarrikapen eguna.

A25a Lezon
Imanol Saiz Gomez de Segura
Lezo
2025/11/26

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna izan zen atzokoa, eta urtero bezala, kaleak hartu zituzten herritarrek. Lezon ere hala izan zen, eta arratsaldean Saldise plaza jendez eta aldarriz bete zuten. Ekitaldi berezia izan zen atzokoa. Lehenik, Iruntzen Lezoko Emakume Taldeko kide batek hitza hartu zuen. Jarraian, Orratx antzerki taldeko batek mezu eta aldarrizkapenez jositako emanaldi eskaini zien bertaratutakoei. Dantza eta musika ere izan ziren atzokoan. Eta A25eko mobilizazioa biribiltzeko, plazan bertan kokatutako pankarta bat begizta gorriz bete zuten lezoarrek. 

“Herriko festak, eraso bat, erantzun bat eta kontran datozen oihuak. Bortxaketa bat, salaketa bat, sinesten ez gaituen justizia sistema bat eta maorrua. Erailketa matxista bat, polizien zalantza, instituzioen hitz hutsak. Arrazakeria feminismoz justifikatuta. Eskuin muturra eta jarrera erreakzionarioak, transfobia eta antifeminismoa”, hitz hauekin abiatu zuten atzokoa. Zerrendatutako ideia hauek “nahasiak” badirudite ere, “egungo sistema kapitalista zisheteropatriarkal arrazista eta kolonialista sostengatzen duten egituren piezak” direla esan zuten, ozen. Azken hiletan, gainera, feminismoaren eta feministen kontrako diskurtsoak eta praktikak kaleetan “inpunitate osoz” ikusi direla aipatu zuten, baita sare nahiz komunikabideetan. 

Horren adibide gisa pasa den udan zenbait herritan bizitakoa jarri dute: “eraso matxistak salatzeko ekintzetan, Mugimendu Feministak oldarraldi erreakzionario horren erantzuna jaso zuen bueltan: txistuak, oihuak, egindako lana etengabe auzitan jartzea… Feminismoaren deslegitimazio argia”. 

Guzti hau ez dela ausaz gertatzen erantsi zuten, aipatutako egitura horien “ondorioz” baizik. “Sarri esan ohi dugu feministok ematen dugun urrats bakoitzeko etsaia oldartu egiten dela, bada, oraingoan ere hala izaten ari da. Eskuin muturrak eta posizio erreakzionarioek diskurtso faxistak elikatzen dituzte, eta antifeminismoa, arrazakeria edo transfobia indartzen dute, gorrotozko diskurtsoak eta eraso zuzenak eraginez”. 

Instituzioek ez dutela indarkeria matxista nahiz arrazista lehen mailako arazo politikotzat jotzen salatu zuten, gogor: “gizonen arteko anaitasuna, gorputzen burujabetzaren kontrako diskurtsoa darabiltenak, feminista ez den justizia sistema ez dira kontu isolatuak. Horien guztien arteko aliantzan betikotzen dira zapaltzen gaituzten egiturak”. Erakundeek indarkeriaren “ulerkera murritza” dutela ere salatu zuten, eta ez dagoela inolako justizia feministarik. Horrek “gizonek euren konplizitate sareak eraikitzen jarraitzea eta feminismoari zilegitasuna kentzea” ahalbidetu duela deitoratu zuten. 

Indarkeria betikotzeko egiturek topatzen dituzten zirrikitu eta mekanismoei aurre egiteko beharra nabarmendu zuten: “azken urte luzetan Euskal Herriko hamaika txokotan egin bezala, antolatzea besterik ez zaigu geratzen. Antolatzea eta autodefentsa feministari ekitea. Kalean, etxean, lantokian, jaietako egitarauetan, eszenatokietan, asanbladetan. Hamaika tresna martxan ditugu jada, eta beste hamaika prestatzen ari gara. Ez garelako menpeko harremanek sortzen dituzten askotariko indarkeriekin amaitu arte geldituko. Ardurak hartzen jarraituko dugu,baina, batez ere, ardurak hartzea exijitzen”. Tinko borrokan jarraitzeko asmoa adierazi zuten atzo Lezoko emakumeek, “feminismoaren alde, arrazakeriaren kontra, Justizia Feministaren alde, erasoen kontra, borrokarako sare eta aliantzen alde, anaidien kontra, egiturak apurtzearen alde, zapaltzen gaituzten egituren kontra. Ez dago erdibiderik, lerratu”. 

Jarraian atzoko mobilizazioan HITZAk aterarako irudiak: 

Diseño sin título - 1
Diseño sin título – 1
Diseño sin título - 1
Diseño sin título – 1
Diseño sin título - 1
Diseño sin título – 1
Diseño sin título - 1
Diseño sin título – 1
Diseño sin título - 1
Diseño sin título – 1
Diseño sin título - 1
Diseño sin título – 1
DSC06294
DSC06294
DSC06328
DSC06328
DSC06347
DSC06347
Diseño sin título - 1
Diseño sin título – 1

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.