Erakusketa Bianditz-Domiko Bizirik taldearen eskutik
Repsolen Domiko izeneko proiektuaren inguruko erakusketa zabaldu du gaur Bianditz-Domiko Bizirik taldeak.
Arkaitza tabernan da erakusketa. Repsolen Domiko izeneko proiektuaren inguruko erakusketa zabaldu du gaur Bianditz-Domiko Bizirik taldeak. Proiuektua azaldu eta Errenteria-Oreretan izango duen eragina azaltzea dute helburu erakusketaren bidez.
Gaurtik hasi eta bi astez ikusteko aukera izango da Arkaitza Tabernan. Antolatzaileek parte hartzera animatu dituzte herritarrak proiektua bera eta haren eragina lehen eskutik ezagutu ahal izateko informazioa bildu baitute bertara. Halaber, lurra eta naturaren aldeko hautua egitera deitu dituzte herritarrak.
