Haurdunaldi, erditze eta jaioberrien doluaz "goxo" ariko dira etzi
Esku Hutsik taldeak sustatutako hitzordua da, eta ostiralean (hilak 28) elkartuko dira hala nahi dutenek Arizmendienean.
Dolua bizitu duten bi amek antolatuta, Elkarrekin goxatuz saioa egingo dute ostiralean (hilak 28) Arizmendienean.
Esku Hutsik taldeak sustatutako egitasmoa da, eta hitzorduan erditze eta jaioberrien doluaz “goxo” hitz egiteko espazioa sortuko dute.
Hitzordua 17:30ean hasiko da.
