Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
INDARKERIA MATXISTA

"Lokatzetan sartu behar da lurra irauli nahi bada"

Azaroaren 25a izan zen atzo, eta Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea eta ekintza egin zituen herriko plazan.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/11/26

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna izan zen atzo –hilak 25–, eta Euskal Herriko zenbait herritan elkarretaratzeak, manifestazioak eta agerraldiak egin zituzten. Oiartzunen ere bai, noski.

Oiartzungo Feministen Asanbladak arratsaldeko seietako zuen deialdia luzatuta, eta han elkartu ziren dozenaka herritar. Haur, gazte zein heldu. Adin guztietako jendea elkartu zen Doneztebe plazan deialdiari zintzoki erantzunez.

Emakumeok aske eta bizirik pankartaren atzean zein inguruan elkartu ziren lehenbizi, eta argazkia atera zuten. Gero, baina, Kontzejupera joan ziren denak, eta irakurketarekin hasi bezain pronto minutu bateko isilunea egin zuten.

Hori amaituta, irakurketari ekin zioten. “Oiartzungo herritarra naiz eta arro nago. Maiz entzuten dut herri honek baduela ingurukoengandik bereizten duen zerbait, bereizten gaituen zerbait. Izan daiteke gure ingurune aberatsa eta mendigune berdea. Izan daiteke gure hizkuntzari eusteko egiten dugun ahalegina. Izan daiteke auzoetako bizitza lasaia. Izan daiteke festek eta errituek ematen diguten nortasuna. Eredu gara gauza askotan eta horrek ere arro sentiarazten nau”, hasi ziren.

Alabaina, laster irauli zen irakurketa. “Oiartzungo gizonkeriak aldiz lotsarazi egiten nau”, jarraitu zuten. Argi utzi zuten agerraldian horretan ez direla “inoren eredu”, ezta “berezi” ere. Ez direla irla bat, eta, beraz, ez daudela salbu gehitu zuten. “Eta ez, ez gizon guztiak, baina, bai, beti gizonak”.

Bide horretan, azpimarratu zuten herriko gizonak direla, “gure auzoetan daudenak eta gure etxeetan bizi direnak”. Hortaz, ozenki esan zuten indarkeria kasu gehienak “ezagutzen ditugun gizonen eskutik” datozela. “Bertakoak dira gu erasotzen gaituztenak. Ezagutzen ditugu eta maiz, lagunak ere badira”. Berriz zioten: “Eta ez, ez gizon guztiak, baina, bai, beti gizonak”.

“Ez gizon guztiak, baina, bai, beti gizonak”
Gizonek isiltasuna gordetzen dutela esanaz jarraitu zuten gero. Erasoak ikusten dituztela azpimarratu zuten ondotik. “Ikusten dituzte haien begirada lizunak, entzuten dituzte lagunen arteko bromak, txisteak eta emakumeei buruz hitz egiteko dituzten moduak, badakite nolakoak diren haien lagunak, haien izateko, jokatzeko moduak. Baina isildu egiten dira. Elkar babesten zarete. Eta ez, ez gizon guztiak baina, bai, beti gizonak”.

Ildo horretatik jarraituz, azaldu zuten eraso kopurua “nabarmen” igo dela Oiartzunen. Hartara, gizonen borondatea eta konpromiso erreala behar dituztela oihukatu zuten lau haizetara. “Lokatzetan sartu behar da lurra irauli nahi bada”.

Gauzak horrela, Oiartzungo Feministen Asanbladak jakinarazi zuen urteak daramatzala “lokatzetatik lanean. Autodefentsa feministak amalurraren usaina du. Gure eskuetatik ari dira lore berriak jaiotzen, ereindako haziak bere bidea egiten. Gu ere geroz eta gehiago gara, saretuta gaude eta bai, gu ere elkar babesten gara”.

Azkenik, arro esan zuten autodefentsa saretzen “abilak” direla, eta atzokoan ere horretarako elkartu zirela, herriari mezu gari bat ematera: “Oiartzunek sare feminista indartsua du eta gure auzoetako kaleak defendatzeko prest gaude, gure amaren etxea defendatuko dugu!”.

Irakurketarekin amaituta, ekintzari heldu zioten, eta horretarako zenbait pankarta atera zituzten asanbladako kideek. Pankarta horietan “utzi adin txikiko neskak desiraz begiratzeari”; “auzo honetan erasotzaileak daude” edo “amaren etxea defendatuko dugu justiziaren kontra eta patriarkatuaren kontra” bezalako esaldiak zeuden idatzita. Hortaz, bertaratu zirenek esaldi horiek margotzen amaitu, eta herrian zehar itsatsi zituzten gero.

Erlazionatutako edukia“Amaren etxea defendatuko dugu, justiziaren kontra eta patriarkatuaren kontra”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.