"Amorru handiz bizitu nuen Francoren heriotza, ohean hil zelako"
Franco diktadorearen heriotzaren 50. urteurrenean, egun eta garai hura bizitu zutenekin biltzen hasi da HITZA. Gaurko protagonista, Jose Ramon Gurrutxaga 'Txokolo' oreretarra.
Francisco Franco diktadorearen heriotzaren 50. urteurrena probestuz, HITZAk elkarrizketa sorta bat abiatu du. Azaroaren 20 hura bizitu zutenekin biltzen hasi da hedabidea, egun eta garai ilun horiek ahanzturan geratu ez daitezen. Gaurko protagonista Jose Ramon Gurrutxaga dugu, ‘Txokolo’ ezinezez aski ezaguna Oreretan. Azpeitiatik etorri zenetik hamaika borrokatan aritutakoa da hau ere. Garai hurak nolakoak izan ziren kontatu du, ondorengo bideoan:
