Pilota jaialdia izango da gaur, Madalensoron
Emakumezkoen bi partida eta gizonezkoen partida bat izango dira gaur, Madalensoron. Unax Landa oiartzuarrak jokatuko du nagusien partida.
Pilotak hartuko du gaur Oiartzun. Iluntzeko zazpietan hasita, hiru partida jokatuko dituzte Madalensoron. Izan ere, XXXIV. Abanca- Diario Vasco Txapelketako jardunaldia jokatuko dute emakume zein gizonek.
Emakumeek bi partida jokatuko dituzte; lehen partidan Laia Salsamendi Andrea Capellanen aurka ariko da, eta, bigarren partidan, berriz, Goiuri Zabaleta Leire Oskozen aurka. Gizonezkoen nagusien mailan, aldiz, bikoteka lehiatuko dira. Zehatzagoak izate aldera, Beñat Zubizarreta eta Unax Landa oiartzuarrak Iker Egiguren eta Endika Santestebanen aurka lehiatuko dira.
