Prosa eta poesia lehiaketako sari banaketa egin dute
Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketako sari banaketa egin dute Landetxen, eta 20 sari banatu dituzte. Aipamen bereziak ere egin dituzte.
Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketako XXXVIII. edizioa egin dute aurten, eta haren sari banaketa joan den astean egin zuten, Landetxe Kultur Aretoan.
Aiako Harria Gaztelumendi Hizkuntz normalizaziorako zinegotziak eman zion hasiera ekitaldiari: “Literaturak badu botere berezi bat: esatera ausartzen ez garena esateko gaitasuna. Gordinak diren egia zaharrak kontatzeko, samurtasunez bilduta bada ere, Batzuetan historiak isilik utzi dituen zauriak agerian jartzen dituzte istorioek. Eta alderantziz, istorio batean entzundako ahots batek gure historiaren zati batzuk ulertzen laguntzen digu”.
Aurtengo irabazleak ipuin zein olerkien zatiak irakurtzera igo aurretik, baina, Gaztelumendik istorio eta historiaren arteko zubiak eraikitzen jarraitzera animatu zituen bertaratutakoak “historia bera ez delako inoiz osorik kontatuta egongo kontatu gabe geratu diren istorioek isilean dirauten bitartean”.
Azkenik, Landetxe bete zuten ikus entzule guztiei helarazi nahi izan zien mezua: “Istorioak entzutera gonbidatzen zaituztegu, horien atzean ezkutatzen den historia horri begiratzera. Agian, gaur hemen jaioko den istorio txiki bat bihurtuko da etorkizuneko historiaren parte”.
Hona hemen irabazle guztiak:
- Prosa
- LH 3
- Saria: Aner Herrera Arbide. Zulo luzeak.
- Saria: Maddi Leunda Moreno. Izar.
- Aipamen berezia: Ur Irazusta Ostolaza. Aupa Palestinako Haurrak.
- LH 4
- Saria: Zihara Astarloza Etzeberria. Galdu ziren txakurrak agertu dira.
- Saria: Malen Pires Arrastua. Tipula geruzak.
- Aipamen berezia: Ekhi Manterola Salaberria. Liburuan sartuta.
- LH 5-6
- Saria: Unax Sarriegi Madariaga. Azoka eguna.
- Saria: Auritz Azurmendi Zapirain. Arratoien inbasioa!
- Aipamen berezia: Noa Zabalegi Alberro. Orri txuriarekin itsututa.
- DBH 1-2
- Saria: Telmo Ruiz Tolosa. Egiaren islada.
- Saria: Teo Barriola Pikabea. Errudun.
- Aipamen berezia: Joane Lete Castelruiz. Oroitzapenak.
- DBH 3-4
- Saria: Intza Mitxelena Mendizabal. Begira.
- Saria: Aiora Zaldua Elizetxea. Bizipenak altxor.
- Aipamen berezia: June Macazaga Garate. Lorategi izkutua.
- 16-18
- Saria: Ilargi Ziaurritz Olaziregi Kaiolan harrapatuta.
- Saria: Kattalin Arabolaza Palomo. Agur esateko beti da goizegi.
- Aipamen berezia: Manex Elgeta Tolosa. 40 minutuz.
- LH 3
- Poesia
- LH 5-6
- Saria: Jare Artarloza Etxeberria. Han eta hemen.
- Saria: Ekhi Arregi Mayoz. Aiako Harria.
- DBH 1-2
- Saria: Kattalin Garay Mendiburu. Bizitza.
- Saria: Malen Oiarbide Gurrutxaga. Zurekin.
- Aipamen berezia: Ibintza Lopez Azurmendi. Gaza.
- DBH 3-4
- Saria: Aitzuri Rebollo Zubillaga. Itxurak.
- Saria: Uxue Arsuaga Arana. Ez entzun, ez ikusi, ez egin.
- Aipamen berezia: Mireia Sagarra Martin. Ez egin aurrera.
- 16-18 urte
- Saria: Kattalin Arabolaza Palomo. Ahazten dudala ahaztu.
- Saria: Maddi Garmendia Irastorza. Zure falta dut.
- Aipamen berezia:Ekhi Arizmendi Telletxea. Lanbroa.
- LH 5-6
