Oarsoaldeko lau herrietako merkatarien elkarteak, irmo lanean
Eguberriak herrietako saltokietarako egun bereziak dira. HITZAk, Oarsoaldeko lau merkatarien elkarteekin elkarlanean, haiek egindakoen eta egingo dituztenen berri jaso du.
Eguberriak iristear dira. Horren harira, Oarsoaldeko lau herrietako merkatarien elkarteekin elkarlanean hainbat eduki landu ditu HITZAk. Horiek papereko astekarian partekatu ditu hedabideak. Errenkoalde (Errenteria-Orereta), Lezokoak (Lezo), Itturri (Oiartzun) eta Laurak Bat (Pasaia) elkarteek urtean zer egin duten, Eguberrietarako zer duten prest, eta herritarrei zer esakaintzen dieten azaldu dute.

