Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Udal gobernua "oso harro" hitzarmen berriarekin

Pasaiako etxez etxeko langileek hitzarmen kolektibo berria lortu dute, eta udal gobernuak baikor baloratu du sinatu den hitzarmen berria.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/12/12

Pasaiako etxez etxeko langileek hitzarmen kolektibo berria lortu dute. Hilabete askoko borrokaldia izan da langileentzat eta 108 egun eman dituzte greba mugagabean. Pasaiako udal gobernuak “oso harro eta positiboki” baloratu du sinatu den hitzarmen berria.

Udal gobernuak adierazi du prozesua “luzea eta maldatsua” izan dela, baina lan baldintzen hobekuntzak bermatzen dituen akordio “sendoa” lortu dutela: “%30eko soldata igoera, atseden egun gehiago, 25 orduko gutxieneko lanaldia eta bestelako eskubide eta plusen eguneraketa”. Langileentzako formakuntza espezifikorako eta euskara gaitasunean sakontzeko bermeak ere jaso direla jakinarazi du udalak.

“Ez da izan bide erraza”, esan du udalak. Langileek 108 greba egun bete dituzte, bilerak eta telefono deiak egin dituzte, aukera eta eredu ezberdinen etengabeko azterketak bilatu dituzte, eta urtebete baino gehiago pasa dute akordioaren bila. Pasaiako udal gobernuak honakoa berretsi nahi du: “Langileen eskubideen aldeko borroka legitimo honek bultzatu du benetako aldaketa. Zaintza lanak urte luzez ikusezin bihurtu dituen sistemari aurre egin dio kolektibo honek, eta gaurko lorpena euren irmotasun eta antolakuntzaren fruitua da”.

Etxez etxeko laguntza zerbitzua “sektore feminizatua” dela, “bereziki prekarioa” dela, eta esparru horretan dauden “diskriminazio estrukturalak agerian geratu” direla nabarmendu du udal gobernuak. Udal gobernuari, ikuspegi feministatik eta politika publikoen eraldaketatik, “erabakigarria” iruditzen zaio lorpena. “Zaintza ez da bigarren mailakoa: eskubidea da, eta herritarrei arreta duina bermatzea ezinbestekoa den bezala, zaintza ematen dutenen lan baldintzek ere duintasun osoa merezi dute”, esan dute.

Bide horretan, udal gobernuak adierazi du akordiora iristeko “jarrera erabakigarria” izan duela: “Gure lehentasuna izan da hobekuntza horiek guztiak bermatuko zituzten baldintza agiri berriak diseinatzea, orain artekoekin alderatuta, baldintza eta hobekuntza nabariak sartuta”.

Gaur egun, enpresa pribatu batek kudeatzen du etxez etxeko laguntza zerbitzua, eta udal gobernuak jakinarazi du “publifikazioaren ereduen azterketa” eskatu dutela: “Epe ertainera Pasaiako Udalak publifikazio horren alde egiteko dituen aukerak zuhur aztertu eta partekatuko ditugu”.

“Akordio hau ez da bukaera, baizik eta abiapuntu sendo bat”, esan du udal gobernuak. Aurrerantzean, honako konpromisoak hartu ditu udalak:

  • Zerbitzu Jarraipen Batzordea martxan jartzea, gardentasuna eta zerbitzuaren kalitate hobea bermatzeko.
  • Euskararen erabileraren eta zaintza ereduaren inguruko formakuntza espezializatua indartzea.
  • Erabiltzaileentzako ordu kopurua handitzea, zaintza duin eta eraginkorragoa bermatzeko.
  • Lanaldi egonkorragoak eta erreferente bakarraren eredua sustatzea, kalitatezko zaintza harremanak eraikitzeko.
  • Zerbitzuaren publifikazio ereduen bideragarritasun teknikoa aztertzea, etorkizuneko zaintza eredu publiko eta egonkor baterako oinarriak eraikitzeko.
  • Eta, orokorrean, zaintzan inbertsio publiko handiagoa egitea, dagoeneko 2026ko aurrekontuetan jasota dagoen bezala.

“Gaurko akordioa langileek irabazi dute, baina herriak ere irabazi du: zainduak direnek, zaintzaileek, eta Pasaiako komunitateak oro har. Zaintza duinak bermatuko dituen herria nahi dugulako. Eta, bide horretan, udal gobernu hau aliatu izaten jarraituko dute”, esan du udal gobernuak.

Erlazionatutako edukiaPasaiako etxez etxeko langileek hitzarmen kolektibo berria lortu dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.