Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zauriak gogoratzeko ibilbidea

Kattin-Txikik Oiartzunen Francoren altxamendu faxistak eragin zuen errepresioaren gune esanguratsuenak markatu ditu. Herriko hamabost gune zenbatu dituzte, eta ibilbide bat osatu dute.

Arizmendin hasten da ibilbidea, eta orotara hamabost geraleku ditu.
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/12/12

Oiartzunen memoria historikoaren alde ari da lanean Kattin-Txiki 2006tik. 1936ko gerraren ondorioak bizi izan zituzten senide zein herritarrek eta oroimenaren garrantziaz jabetutako lagunek elkarlanean abiatutako proiektua da. Helburu argi bat dute: egia ezagutaraztea eta hurrengo belaunaldiei transmititzea. Transmisio horrek, baina, zenbait forma ditu: liburuak, bideoak, dokumentalak, omenaldiak, erakusketak… Zenbait lan egin dituzte, eta horietan azkena 1936 udatik negura komikia izan da. 

Asteon, baina, zenbait urtez forma ematen aritu diren lan bat aurkeztu dute Arizmendienean: Oroimenaren bideak.  Herenegun egin zuten haren aurkezpena, baina egiten duten lan orok bezala, jendaurreko azalpena hilaren 10ean egiteak bazuen arrazoi bat; izan ere, egun hori Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izan zen. 

20 urte daramatza lanean aipatutako elkarteak, eta denbora horretan guztian dozenaka pertsona elkarrizketatu ditu. Testigantza horiek guztiak bildu zein aurkikuntzak elkartu dituzte, eta Oiartzunen Francoren altxamendu faxistak eragin zuen errepresioaren eszenatoki edo gune esanguratsuenak markatu nahi izan dituzte orain. Gune horietan panel informatiboak jarri dituzte, baina horiek herritarren eskura gera daitezen, mapa bat egin dute. Arizmendienean daude mapa horiek, eta, gainera, horixe da ibilbidearen abiapuntua. 

Mikel Mendizabal Kattin-Txikiko kideak azaldu duenez, lehenagotik hiru panel zituzten jarrita Babilonian, Gurutzen eta Aritxulegiko tunelean, eta, berriki, beste hamar jarri dituzte. Hamahiru gune dira horiek, eta Kanposantua eta Arkaleko trabajadoreen barrakoia kontutan hartuta, hamabost puntu osatu dituzte. Taldeak ondu duen mapa hori Oiartzungo planoa da, eta zenbakien bidez leku horiek non dauden dago jasota. Are, gune bakoitzak QR kode bat du, eta han gertatu zenaren informazio gehiago ematen du. “Hala ere, interesgarriagoa da lekuetara joatea, garrantzitsua da hori”, esan du Mendizabalek: “Lekuetara joatea eta gertaerak imajinatzea gauzak barneratzeko modu bat da”.

Hamabost gune
Jakitun dira Oiartzun “oso herri ederra” dela, eta “jende asko mugitzen” dela bertatik; hartara, azaldu dute guneen ibilaldi horrek balio duela “bertako lurrak zer odol duen eta zer ikusi duen erakusteko”. “Francok eragindako sufrikario eta injustiziaren ibilbidea” gisara definitu dute mapa, eta Mendizabalen hitzetan, hemen hau gertatu zen esateko modu bat da lan hori. 

Arkaleko Trabajadorien barrakoia Kattin-Txikiren mapan dagoen puntu esanguratsuetako bat da.Imanol Saiz Gomez de Segura

“1936ko gerran Oiartzunek izugarrizko protagonismoa izan zuen, gerra hemen hasi baitzen. [Alfonso] Beorlegik Aiako Harriari buelta osoa eman behar izan zion Irun harrapatzeko, eta Oiartzunera etorri eta bertan geratu zen indartu arte. Hemen gertaera asko eta oso latzak izan dira”, jarraitu du Mendizabalek. 

Joxan Mitxelena ere Kattin-Txikiko kide da, eta hark ere eman ditu proiektuaren xehetasunak. Esaterako, azaldu du egitasmo honekin lanean 2022an hasi zirela, eta pertsona askorekin bildu behar izan dutela testigantzak jasotzeko. “20 bat pertsonarekin elkartu ginen. Zenbait elkarrizketa egin ditugu garai horretan gertakari horiek bizitu zituztenekin, baina egia da orain gehienak hilik daudela. Alabaina, gure altxorretako bat da testigantza guztiak jaso ditugula, eta horren arabera sortu ditugula puntu horiek”.

Arizmendi, Elizalde, Aritxulegiko tunela, Aritxulegiko kanpalekua, Arroka Handia, Ergoiengo komandantzia eta kartzela, Altzibarko fusilaketen eremua, Iragorriko kanposantua, Berrondo baserria, Kanposantua, Urkabe, Gurutze-Arkale, trabajadoreen barrakoia, Babiloniako kanpalekua eta Pikoketa dira, hurrenez hurren, mapa osatzen duten guneak, eta panel bakoitzak leku horretan bertan zer gertatu zen kontatzen du. 

Oroimenaren alde lan egiten dutenek azaldu dutenez, Oiartzungo baserri guztietan daude gerra garaiko istorioak, baina badaude zenbait istorio kontakizuna bera egiten dutenak, eta leku horietan bertan gertatu zirenak. “Hamabost puntu horiek leku esanguratsuak dira, baina oraindik leku pila bat geratzen dira”, jarraitu du Mendizabalek. “Hala ere, uste dugu puntu horiekin 1936ko panorama nahiko ondo azaltzen dela”, zehaztu du.  

Bide beretik jarraitu du Mitxelenak, eta hark Pikoketa eta Berrondo baserria nabarmendu ditu. Azaldu duenez, Oiartzunen fusilatu zituzten lehenak Pikoketan erail zituzten 1936ko abuztuaren 11n. Bederatzi gazte boluntario komunistak, lau karabinerok eta EAJko kide batek Pikoketa inguruko posizioak defendatu, eta preso hartu zituzten. Baserriaren paretaren kontra jarri zituzten denak, eta bertan fusilatu. Haien gorpuak 1980ko hamarkadaren hasieran berreskuratu zituzten, eta Irungo hilerrian lurperatu. 

Pikoketako gertakariaren harira, Mitxelenak adierazi du gerraren hasieran izan zela hura, milizianoek aurre egin baitzieten puntu horretan frankistei, eta 1936ko abuztuaren 10eko gauean atxilotu eta hurrengo goizean fusilatu baitzituzten bederatzi gazteak.

Berrondo baserrian, bestalde, Eugenio Sarria fusilatu zuten 1936ko udazkenean. Iragorriko kanposantura eraman zuten Sarria, Donostiako Ondarretako kartzelatik. Fusilaketan, baina, ez zuten hil, eta zaurituta zegoelarik ihes egitea lortu zuen. Ihesean oinutsik zegoen, eta Errenteriako Trabaleku baserrira iritsi zen oinetako eske. Bertakoek txabola batean izan zuten ezkutatuta hasieran, baina salatu egin zuten gero, eta Guardia Zibila joan zen haren bila. Bertan fusilatu eta gorpua beherago dagoen Berraondo baserriko zuhaitz baten ondoan lurperatu zuten. 

Mitxelenak zein Mendizabalek nabarmendu dute istorio gogorrak bildu dituztela testigantzetatik, baina badira batzuk bereziki bortitzak direnak, eta horren adibide gisara kontatu du Mendizabalek Altzibarko fusilamenduarena. 1936ko irailaren 7an Domingo Belaunzaran Zapirain eta Segundo Lekuona Albistur fusilatu zituzten Oiartzungo auzo horretan. 18 eta 26 urte zituzten hurrenez hurren, eta herri guztiaren aurrean erail zituzten ustez bando frankistako kide bati iratzargailu bat lapurtzeagatik. “Fusilamendu hori ikusi zuten batzuen testigantza jasota daukagu, eta oso krudela da. Gezurra zen dena, baina izua sortzeko eta herri osoari mehatxu egiteko konbokatu zuten herri guztia Altzibarko plazara. Apaiza joan zen aitortza ematera, eta kapitainari esan zion eurak ez zirela izan; aitortza-sekretua delakoa hautsi zuen”. Mendizabalek argitu du iratzargailu hori soldadu batek lapurtu zuela, eta ez fusilatutako bi gazteek. 

Gauza handia da Kattin-Txikik proiektu honekin lortu duena. Gerra garaiko elkarrizketa mordoa grabatu dituzte urteotan, eta emaitza ederra da, belaunaldi berriek euren arbasoek bizitakoa nolabait hezur-haragitan ikusteko aukera izango baitute aurrerantzean. Memorian biziraungo dute gertakari horiek, eta gizarteak jakingo du zer gertatu zen Oiartzunen. Baina Oroimenaren bideak proiektua bukatu arte egindako bidea ez da erraza izan, jendeak beldurra baitu. 

“Oraindik ere beldurra dago”
Lan hori egiteko elkarrizketatu dituzten pertsonen adinaren batez bestekoa 85 urtekoa izan da, “jende askok orain dela gutxi arte ez du ezer esan nahi izan beldurragatik”. Mendizabalek dioenez, oraindik ere beldurra dago, beldurra salaketak egotearena: “Ez da ezer esan nahi izan, ahaztu egin nahi da”. Hala ere, pozik kontatu du poliki-poliki jendeak arrisku hori gero eta gutxiago ikusten duela. “Lekukoen seme-alabek animatu dituzte aiton-amona horiek gertakari horiek kontatzera, trauma horiek kontatzera. Belaunaldi berriek, belaunaldi zaharrak hitz egitera bultzatu dituzte, eta elkarrizketak egitera joan garenetan bai guk zein testiguak berak berotasun eta babes hori izan dugu. Bakarrik sentitu beharrean, inguruko jendearekin daudela sentitu dute, eta horri esker lortu ditugu zenbait gauza. Elkarrizketa horiek probak dira, testigantzak dira, funtsean”. 

Oiartzungo Udalarekin eskertuta
Hamabost puntuz osatutako ibilbidea asteazkenean aurkeztu zuten, baina ez da hor agortu lanaren bidea, “betirako hor edukitzea” baita taldekideen asmoa. 

Panelen mantenua Kattin-Txikik egingo du udalaren laguntzarekin, eta bide horretan Oiartzungo Udala bera eskertu nahi izan dute, laguntzailea izan baitute prozesu horretan.

Etorkizuneko erronken inguruan galdetuta, aurreratu dute badituztela zenbait ideia eta egitasmo esku artean, ez dute geldirik egoteko inolako asmorik oiartzuarrek; esaterako, Kattin-Txikik duen materialarekin museo edota gune historiko bat sortu nahiko lukete herriko txokoren batean, baita mural bat egin ere, baina lekua ez dute zehaztu oraindik.  Horiek dira buruan dituzten lanetako batzuk, baina ez denak. Aurreratu dute urratsak egiten joan ahala emango dutela euren egitekoen berri.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.