Baserri handi bat izan da Saldise
Atzo, igandearekin, egin zen Lezoko San Tomas Jaia. Karlos Saldise plazan garai bateko baserri giroa berpiztu zuten.
Baserritarrentzat egin oso berezia izan ohi zen San Tomas Eguna. Euren produktuak herrietan saltzeko, baina aldi berean haiek ere festatxoa egiteko baliatzen zuten abenduaren 21eko data. Atzo, Lezon, egin hori baino lehentxeago bada ere, San Tomas Egunaren espiritua berpiztu zuten Karlos Saldise plazan. Ehunka herritar bildu ziren festara.
Herriko baserritarren produktuak, eragileen postuak, haur abeslariak, dantzariak, musika, sukalde oparoan egindako talo eta txistorra pintxoak… Gogo joan zen Lezoko goiza atzokoan. Herriko eragileei esker atera zen atzokoan ere aurrera jaia, eta herritarrek arras eskertu zuten Eguberrien bezperako igande batez horrelako giroa izatea herrian.
Zozketarik ere izan zen, tartean, Lezoko Dantzazaleak taldearena. Salgai jarri zituzten txartelen artetik 202 zenbakia izan zuena izan zen saritua: harentzat, dantzarako nesken mantala, eta gizonen txalekoa. Dantzazaleek jakinarazi dute jada azaldu dela irabazlea.
Jarraian, Saldisen goizean zehar jasotako hainbat irudi eta bideoa, lezoarrek HITZAra bidalitakoak.
