'Pizkundea' ekitaldira joateko autobusak antolatu dituzte
Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako ekitaldia hilaren 27an izango da. Landetxeko tabernan, Txokolategian zein Haurtzaron eman daiteke izena.
Hilaren 27an egingo dute Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako Pizkundea ekitaldia, Bilbon. Euskararen etorkizuna jokoan. Euskaltzaleon garaia da lelopean antolatu dute egitasmoa, eta Oiartzundik autobusak jarriko dituztela jakinarazi dute berriki.
Bilbao Arenako hitzordua 17:00etan hasiko da, eta Oiartzundik autobusa 15:00etan abiatuko da, Haurtzaro ikastolako aparkalekutik. Itzulera, alabaina, ekitaldia bukatu eta berehala izango da.
Bidaiaren kostua bost eurokoa da, eta bidai horretan izena emateko zerrendak Landetxeko tabernan, Txokolategian edota Haurtzaro ikastolan daude.
Azkenik, esteka honetan daude ekitaldiko sarrerak.
