Aurten ere, Kazetaritza tailerra

Elizalde Institutuak Kazetaritza tailerra jarri du martxan, eta hilabetean behin Oiartzun Irratira joaten dira albisteak ematera.

Elizalde Institutuko kazetaritza tailerreko kideak, Oiartzun Irratian. Oiartzun Irratia

Iaz egin bezala, aurten ere Elizalde Institutuak Kazetaritza tailerra jarri du martxan. Ostegun arratsaldeetan elkartzen dira hala nahi dutenek, eta 15:15etik 16:30era egiten dute saioa. Hitzordu horietan eskolako albisteak idazten dituzte, eta euren webgunean zintzilikatu gero.

Pasa den ikasturtean podcast bat ondu zuten ikastaro horretako ikasleek; aurten ez dute horrelakorik egin, baina Oiartzun Irratian ‘Besterik gabe‘ saioa sortu dute, eta bertara joaten dira “eskolako gorabeherak” kontatzera. Hilabetean behin egingo dute kolaborazioa herriko irratiarekin, eta pasa den ostiralean egin zuten lehen saioa.

Azkenik, Kazetaritza tailerreko ikasleek oroitarazi dute webgunea zein sare sozialak eskolako albiste eta gertaerekin elikatzen dituztela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.