Oiartzungo zenbait zerbitzuk ordutegi aldaketak izango dituzte
Xorrola, hondakinak ateratzeko ordutegiak eta HAZn ordutegi aldaketak izango dituzte Eguberrietako oporretan.
Oiartzungo Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, Gabon gauean eta Urtezahar gauean hondakinak ateratzeko ordutegia luzatuko dute hilaren 24 eta 31n. Zehazki, 20:00etatik hurrengo goizeko 06:00ak bitartean egongo da organikoa ateratzeko aukera.
Alabaina, egun horietan Xorrolaren ordutegia laburragoa izango da bi egun horietan. Autobusak azken buelta 22:10ean egin ohi du, baina 24 eta 31n ordu eta erdi lehenago bukatuko da zerbitzua. Azken irteera, beraz, 20:40an izango da, Arraguatik aterata.
Azkenik, Herritarren Arreta Zerbitzua 07:30etik 14:30era egongo da zabalik bi egun horietan zein urtarrilaren 2an eta 5ean. Hilaren 26an, baina, bulegoa itxita egongo da.
