Pio Baroja eraikina bereganatzeko prozesua abiatu du udalak

Ikastetxe izateari aspaldi utzi bazion ere, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren beharrei lotuta jarraitzen du formalki; 2007-2008 ikasturtean desafekzio eskaera egin zion udalak Hezkuntza sailari, baina ezezkoa jaso zuen.

Zarauzko hilketa matxista salatu du udalak

Jendaurrean eta aho batez emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera izango duela adierazi du udalak, eta mobilizazioekin bat egin du.

"Guk eta hemen erabaki behar dugu gure etorkizunarentzat estrategikoak diren azpiegituren geroa"

Pasaiako portuaren etorkizunaren gaineko "eztabaida serio eta antolatua" galdegin dute Errenteria, Pasaia eta Lezoko alkateek, eragindako erakunde eta eragile guztien partaidetza bermatuko duena, eta hedabideen fokuetatik kanpo egingo dena.

Donibaneko eta Trintxerpeko frontoiak hobetu ditu udalak

Pasaiako Udalak konponketak, margotze lanak edota garbiketa lanak egin ditu bi kirol guneetan azken hilabeteetan.

Dantzari lezoarrak, Euskal Herriko beste txapel baten bila

Bihar (hilak 18, larunbata) 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa izango da jokoan Seguran. Lezoarren partaidetza, handia.

Lezoarren energia herrian sortzeko ahaldundu dira

Kunkana, Lezoko Energia Berriztagarrien Komunitateak bidea hasi du. Bazkide bila ari dira, eta jada bazkide horien onurarako lehen egitasmoa abiatuko dute: Pasaia-Lezo Lizeoaren ikastolako teilatuan panel fotovoltaikoen instalazioa egingo dute.

Erronkei nola heldu erabakitzeko unea iritsi da

Errenteria 2040 prozesuak proposamen fasea abiatu du, eta udalak etorkizunaren diseinuan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Eduki babestua
Iraitz Pazos Lapido, Etxebizitza zinegotzia

«Etxebizitzari dagokionez, udalerriaren egoera ez da bereziki ona»

Pasaiako Udalak udalerria tentsionatutako eremu izendatzeko bidea ireki du. Iraitz Pazos Etxebizitza zinegotziak Pasaiako etxebizitzen egoera eta ekintza planaren nondik norakoak azaldu ditu.

Espekulazioak ez ditzan egin zaurgarriago

Egoera zaurgarrian diren pertsonei alokairuzko etxebizitza duinak eskaintzea du helburu Limesek, merkatu preziotik behera. Ibilbide laburra du konpromiso soziala duen etxebizitza agentziak, baina eman ditu lehen uztak.

Burujabetzearen aldera, herritarrak martxan

Oiartzun Burujabe proiektua aurrera doa, eta mahai sektorialak martxan daude. Orain, herritarren sarea egituratuko dute, proiektuan herritarrek ardura gehiago izan dezaten.

Bihar jokatuko dute Bote Luzeko Euskal Herriko txapelketa

Finalerdietako partida bat izango da bihar Oiartzunen, eta Beheko plazan jokatuko dute.

Kazetariak eta hedabideetako langileak, Israelen jopuntuan

HITZAko langileek, Euskal Herriko hedabide askotako kideek egin bezala, larunbatean Iruñean egitekoa den manifestazioarekin bat egin dute.

ura eta estolderia

Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea, zabalik

Herritarrek, azaroaren 18ra arte izango dute ordaintzeko aukera.

Mikel Odriozola estadioan hainbat inbertsio egin ditu udalak

Errenteriako Udalak hainbat inbertsio egin dituela Mikel Odriozola estadioan jakinarazi du energia eraginkortasuna hobetzeko, PACES (Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Plana, Ingurumen Sailak gidatua) delakoaren barruan.

Ekimenez beteriko urria

Oiartzungo Udalak urriko programa iragarri du, ekitaldiz betea.

Hitanoak ez du laburrean sekreturik izango

HikaLaguna programa jarri du martxan Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak. Bihar izango du lehen saioa adizkera alokutibo nagusiaren sekretuak aletzeko iniziatibak.

Egun Magikoa antolatzeko bilera, asteartean

Errege bezperako Egun Magikoaren antolaketa lanetan hasiko dira, eta bilerara deitu dute asteartean.

Sei aste ondarea bertatik bertara ezagutzeko

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egitarau oparoa ondu dute Errenteriako Udalak eta Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak elkarlanean.

Oiarperen asteburuko partidak

Hiru partida jokatuko dituzte ostiralean eta larunbatean Madalensoron.

Gehiago