Eguberrietako Truk txapelketa jokatu dute Iturri Berri elkartean
Luis Lekuona eta Eñaut izan dira ohiko txapelketaren garaileak. Arratsaldea oso giro onean igaro zutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Urteari amaiera ohiko moduan emateko, Iturri Berri elkartean Eguberrietako Truk Txapelketa jokatu zuten. Hainbat bikotek hartu zuten parte, eta arratsaldea “oso giro onean” igaro zutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Gainera, kontatu dute antolatzaileek sorpresatxo bat prestatu zutela, eta irabazleei bonboi kaxa bat eman ziela ere gehitu dute “urtea gozo bukatzeko”.
Txapelketako garaileak Luis Lekuona eta Eñaut izan ziren (ikus goiko irudia).
