Euskal Herriko Joko Garbiko txapelketako final laurdenak, Oiartzunen
Txostek Senpereren aurka jokatuko du partida bihar (hilak 3), Madalensoron. Bigarren mailako partida da bihar jokatuko dutena.
Euskal Herriko Joko Garbiko txapelketa jokatzen ari dira bigarren mailan, eta lehiaketaren amaiera aldera heltzen ari dira apurka apurka. Dagoeneko final laurdenak jokatuko dituzte, eta Oiartzungo herria izango da haren lekuko, Madalensoron jokatuko baitute partida bihar (hilak 3, larunbata).
Herriko Txost taldeak Senpereren aurka jokatuko du norgehiagoka 11:30ean, Madalensoron.
