Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak Oiartzun Kirol Elkartea saritu du
50 urteko ibilbidea egiteagatik saritu dute Oiartzun Kirol Elkartea. Saria Enrike Lekuona Irastorza zuzendariak jaso du.
Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak XXXVI. gala egin du berriki; Anoetako auditorioa izan da haren kokaleku, eta kazetariek 2025. urteko Gipuzkoako “kirol arrakastaren protagonistak” omendu dituzte.
Zenbait sari banatu zituzten ekitaldi horretan, eta horietako bat Oiartzun Kirol Elkartearena izan zen, kluba 50 urteko ibilbidea egiteagatik saritu baitzuten. Oroigarria Enrike Lekuona Irastorza kirol elkarteko zuzendariak jaso zuen.
Ekitaldiaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek: “Gipuzkoako kirol mundua bildu zuen gala ederra izan zen. Osasun handia du gure lurraldeko kirolak, ziur izugarrizko pozak emango dizkigula etorkizun hurbilean”.
