Ipar martxa, Irundik barrena

Otsailean Urdaburuk antolatutako ipar martxa irteeraren irudi bat Artxiboko irudia.

Ipar martxa irteera antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak urtarrilaren 10erako, larunbata. Bentak-Ficoba ibilaldia osatuko dute, 10 kilometro ingurukoa eta bidean, hipika, Jaizubia eta Plaiaundiko padura igaroko dituzte. Ibilbidea erabat laua da.

Eraman beharrekoak ere zehaztu dituzte: ura, kirola egiteko zapatilak eta makilak.

Ibilaldian parte hartzeko izena eman behar da, eta horretarako egoitzara jo beharko da idazkaritzan aurrez aurre egiteko astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara edo telefonoz 943 52 78 79 zenbakira deituta egun eta ordutegi beretan. Galdetegia beteta ere egin daiteke izena ematea (klik hemen)

Hitzordua Galtzarabordako topoaren geltokian egin dute 08:55ean, edota Bentetako topoaren geltokian, 09:15ean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.