Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Duintasunez bete dute kalea enegarrenez

Zaintza, zahartzaro duina, eta kalitatezko zerbitzu publikoen alde borrokatzen jarraituko dute kalean. Gaurko protestan, Jesusen Bihotza egoitzako senideekin hartu du kalea Duintasuna elkarteak.

Duintasunaren manifestazioa gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/01/05

Bizitza duinen aldeko borrokan zailduak, jakin badakite kalea eta protesta dutela zahartzaro eta kalitatezko zerbitzu publiko duinen berme bakarra. Gaur berriro atera dira kalera pentsiodunak, negu gorrian, gorri bezain latz dakusaten etorkizunarengan eragin eta duin bilakatzeko bide bakarra dutelako borroka. Duintasunaren protestarekin bat egin dute gainera, gaur, Jesusen Bihotza egoitzako senideek. Adinekoen egoitza horretako langileek 50 egunetik gora bete dituzte greba mugagabean, lan baldintza duinak galdegiteko; eta senideek argi dute, ezinbestekoa dela baldintza egokietan aritzea egoiliarrak egoki artatzeko.

Zaintza, beste behin ere, erdi-erdian jarri dute. Zahartzaroaren ekuaziotik banandu ezin den aldagaia baita zaintza, eta hori duintzea oinarri-oinarrizkoa.

Bilana egin dute lehenik eta behin Duintasunako kideek gaurko protestaren hasieran. Atzean utzi duten urtean negar egin dutela aitortu dute, “legebiltzarrak gure ahotsari betoa jarri zionean, duintasuna eskatzen zuten 142.000 pentsiodunik atea itxi zietenean. Negar ere, Osakidetza eta Osasunbidea odolusten ari direlako, eta egoitzak itotzen utzikeriaz”. Baina pozez ere egin dutela negar jarri dute nabarmen, egunero gehiago direla borrokara batzen direnak ikusita, “Euskal Herriak mobilizazio bakoitzean taupaka nola egiten duen sentitzean”.

Pentsiodunen mugimenduaren izateko arrazoiak aipatu dituzte labur, bestalde, “existitzen gara duintasuna ez delako negoziatzen,; pentsioen euskal sistema publikoa justizia delako; Osakidetza eta Osasunbidea  bizitza direlako, eta horiek pribatizatzea bizitza  hori lapurtzea delako; zaintza publikoen lege bat maitasuna delako; euskara identitatea delako; Euskal Herria bere osotasunean oraina eta etorkizuna delako; publikoa ez delako saltzen defendatu baizik”.

Eurenak, borrokatzen direnen Gabonak direla ere esan dute gaurko protestan. Izan ere, Mari Domingi eta Olentzero mendietatik jaisten direnean pentsiodunak kalera jaisten dira, eta lehenek opariak ekartzen badituzte, bigarrenek duintasuna, erruz. Urte berrirako konpromisoak azaldu dituzte puntu horretara helduta eta hala, deseroso sentiarazten; pribatizazioa lapurtzea dela salatzen;  pentsioen euskal sistema publikoa eskatzen; Osakidetza eta zaintzen legea borrokatzen; Euskal Herrian, publikoan, eta duintasunean sinisten.

Eskerrak ere eman dizkie Duintasunak euren informazioa irakurri eta partekatzen dutenei, mobilizazioetan bat egiten dutenei, amore ematen ez dutenei, duintasunaren alde egiten dutenei, “eskerrik asko belauniko bizi baino zutik hil nahiago duzuen pentsiodun guztiei”.

Lartzabalen anbulatorioa zabaltzea, begi onez

Azken egunetako berriei ere egin diete errepasoa eta besteak beste, Errenteria eta Oiartzungo udalek Osakidetzari egindako proposamena izan dute hizpide. Bi udalerriek Lartzabalgo anbulatorioan Osasun Zentro berria zabaltzeko proposamena luzatu zioten Osasun Sailari, eta eskaera hori aintzat hartu du azken horrek. Berria, Positiboa dela azaldu du Duintasunak, “Iztietako anbulatorioak bizi duen presioa aritzea ekarriko luke neurri horrek eta kalitatean hobera egitea. Adi egongo gara proiektua bultzatzeko”.

Zaintzari begira jarri dira ondoren eta gogora ekarri duela urtebete Sanmarkoseneko langileekin eta senideekin batera aritu zirela hitzarmen duin baten alde lanean, “lanketa interesgarria izan zen, baita emaitza ere, eta haren inguruan antolatutako mobilizazioengatik izan zen. Orain arazoa, Jesusen Bihotza egoitzako langileek dute, eta greba mugagabean 50 egunetik gora bete dituzte. Gaur ez dira hemen, zaharren egoitza kudeatzen duen Eulen enpresaren bulegoaren aurrean elkarretaratuta daudelako, baina familiak bertan dira. Gure babes osoa adierazi nahi diegu, langile, egoiliar eta senideei, gure borrokaren bizkarrezurra direlako zaintza, osasungintza publikoa, eta pentsio publikoak”.

Senide horiek beraiek egin dute egoeraren kontaketa, eta haien izenean mintzatu da Esther Boticario. Greba hasi denean elkartu direla senideak azaldu du Botikariok, baina egoitzak gabeziak aurretik zituela jarri du nabarmen, “greba hasita gutxieneko zerbitzua %70koa ezarri zuten eta okerrera egin du desegokia zen egoera. Higieneari dagokionean, izarak ez dituzte aldatzen, dutxa bakarra egiten diete fardela duten egoiliarrei, eta medikazioa emateko garaian akatsak egin dituzte… egoera oso gogorra izan da. Lehen hilabetea pasa genuen, baina ikusita Eulen enpresak uko egin diola negoziatzeko esertzeari okerrera egin du egoerak. Gaur egun %90ekoak dira gutxieneko zerbitzuak, baina berdin jarraitzen dute egoiliarrek, gabeziak mantentzen dira”.

Egoiliarretako askok ezin dutela egoitza barruan bizi dutena kontatu dituzten gaitzengatik gaineratu du, baina ez da hori guztien kasua, eta egoiliarren artean batzuk egunerokoan duten errealitatea kontatu dute. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kabia organismoak kudeatzen du Jesusen Bihotza egoitza senideek azaldu dutenez, “baina aldi berean hiru azpikontratu dituzte, erizaintza enpresa batek darama, Eulenek egiten du erizain laguntzaileena eta arduradunena, eta bestea da sukaldearena. Sukaldea duela urtebete kontratatu zuten berria, prezioa merkatu zuelako, eta lotsagarria da sukalde horrek ematen duen zerbitzua. Joan den abenduaren 31koa da azken gertakaria, lotsagarria. Menu bat eskaini zieten, nahikoa justua, baina ez zuten bete, eta eraman zieten janaria e zuten baldintza egokietan eman, arraina gordina eta usaina zuena. Egoiliar asko afaldu gabe joan ziren ohera”.

Gertakariaren inguruko bilera egin zutela senideek azaldu du Boticariok, “zuzendaria oporretan zen eta ez zen azaldu ere, eta erizain bat, gizarte langile bat, eta kontratatutako sukalde zerbitzuko pertsona bat bidali zituen bilerara. Inor ez zen gai izan azaltzeko zer gertatu zen, sukaldariak alde egin zuen, eta gelditu ziren langileek tortila batzuk egin ahal izan zituzten, emandako janaria jaterik ez zegoelako”. Langileei babes osoa adierazi, “sinistuta baikaude langileak baldintza duinetan ari badira, gure senideak duin artatuta izango direla”.

Marra gorri guztiak pasa dituztela gaineratu du senideen izenean, eta exijitu aterabide bat emateko egoerari, “finean, Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio gainbegiratzea kontratatutako enpresek zerbitzu egokia ematen dutela. Hasteko eta behin, kontratatzearen kontra gaude, zaintza publikoa behar duela sinistuta gaudelako, baina zerbitzua egokia eta duina dela bermatu behar du. Ez da onargarria kontratazioa egin eta ez kezkatzea, ikusten baduzu ez direla baldintzak eta zerbitzua betetzen, ez direla langileen baldintzak bermatzen hori aldatu eta konpontzeko ardura dagokizu, bultzatzea aterabide bat emateko. Ez du balio lau txanpon gutxiagorengatik kontratatu eta eskuak garbitzea ondoren”.

Kabia eta horrenbestez, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskaera zehatza senideek ahalik eta lasterren konpontzeko Jesusen Bihotza egoitzako egoera.

Akituta, hala daudela gaineratu dute senideek, eta horren arrazoiak xehe aletu, gainera: “Zaintza okerrera doa, kexak gero eta gehiago dira, eta ez dago benetako erantzunik, gainera. Bizitzako etapa honetan, gure zaharrek, errespetua, eta zaintza egoki eta duina merezi dute”.

Eskaera zehatza egin diete horrenbestez erakunde eskudun eta aldundiari: baliabideen kudeaketa arduratsu eta gardena; lan baldintza duinak langileentzat; eta adineko pertsonak erdigunean jarriko dituen kalitatezko arreta.

Mezu argia, bukatzeko: “Bizitza osoan zehar guztia eman dutenen zaintza ezin du negozioa izan. Giza ardura eta morala da, eta zaintza duina exijitzen dugu gure adineko pertsonentzat”.

Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05
Duintasuna 2026-01-05

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.