2026/1/5

Duintasunez bete dute kalea enegarrenez

Zaintza, zahartzaro duina, eta kalitatezko zerbitzu publikoen alde borrokatzen jarraituko dute kalean. Gaurko protestan, Jesusen Bihotza egoitzako senideekin hartu du kalea Duintasuna elkarteak.

Aurrekontuetarako akordioa sinatu dute udal gobernuak eta EAJk

Aurrekontuek beharrezko babes politikoa jaso dute udal gobernuaren aldeko bozekin eta alderdi jeltzalearen abstentzioarekin. PSE-EEk aurka bozkatu du.

Hiru garaipen lortu ditu Oiarpek zenbait txapelketatan

Asteburu honetan Negua Txapelketako zein Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako buruz buruko finalak jokatu dituzte. Oiarpek lau partida jokatu ditu, eta horietatik hiru irabazi.

Mendizale bat hilda aurkitu dute Aiako Harrian

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 54 urteko gizon baten hilotza da Aiako Harrian aurkitu dutena. Atzo gauean eman zuten desagerpenaren berri.

Garaipena eta errekorra Mitxintxolan Ander Aramendirentzat

Atzo Mitxintxola Mendi Lasterketaren XV. ekitaldia jokatu zen. Gizonetan Ander Aramendi Aginaga sanjuandarra izan zen azkarrena, eta emakumeetan Ania Hernandez Gonzalez gasteiztarra.

Venezuelari babesa erakutsi nahi izan diote Oiartzunen

Zenbait eragilek deituta, elkarretaratzea egin dute Venezuelari babesa erakuste aldera. 'Eraso inperialistaren aurka, elkartasuna Venezuelarekin' lelopean elkartu dira.

Inor oparirik gabe gelditu ez dadin

Zaurgarrienak diren familietako haurrek Gabonetan oparia izango dutela bermatzea lortu dutela esan du Jose Angel Rodriguez Errenteriako PSE-EEko idazkariak.

Paleontologia tailerra egingo dute Luberri museoan

Hilaren 24an izango da saioa, 11:00etan hasita. Familian egiteko jarduera izango da, eta Luberri museoan bertan egingo dute.

Gehiago