Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Venezuelari babesa erakutsi nahi izan diote Oiartzunen

Zenbait eragilek deituta, elkarretaratzea egin dute Venezuelari babesa erakuste aldera. 'Eraso inperialistaren aurka, elkartasuna Venezuelarekin' lelopean elkartu dira.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/01/05

Urte erdi inguru igaro da ia AEB Ameriketako Estatu Batuek armada Karibe itsasoan hedatu zutenetik “narkotrafikoari aurre egiteko”. Orduz geroztik AEBek Venezuelatik irtendako zenbait ontzi bonbardatu dituzte, eta tentsioa handitzen joan da. Are, Washingtonek Venezuelan jarduten duten petrolio ontzien aurkako zigorrak ere ezarri ditu.

Urte hasieran Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak elkarrizketa bat eman zion Venezolana de Television kateari, eta han azaldu zuen AEBek gobernu aldaketa eragin nahi dutela Venezuelan. Horretaz gain, baina, presidenteak gehitu zuen AEBek Venezuelako petrolioa kontrolatu nahi dutela.

Iragan larunbatean egoera okertu, eta AEBk Venezuelari eraso egiteaz gain, preso hartu zituen Maduro eta haren emazte Cilia Flores. Egun horretako arratsaldean bertan egin zuen agerraldia Donald Trump AEBetako presidenteak, eta jakinarazi zuen Washingtonek hartuko duela Venezuelaren kontrola “trantsizio seguru bat” egin daitekeela baieztatu arte.

Maduro eta Flores gaur (astelehena, hilak 5) 18:00etan eramango dituzte New Yorkeko auzitegi federal baten aurrera. Egoera horren aurrean, Euskal Herriko zenbait txokotan elkarretaratzeak egin dituzte Venezuelari babesa erakutsi asmoz; baita Oiartzunen ere. Zenbait eragilek deitu zuten atzo elkarretaratzea, eta dozenaka lagunek erantzun zioten deiari.

Eraso inperialistaren aurka, elkartasuna Venezuelarekin leloa zuen pankartaren atzean bildu ziren herritarrak, eta Vanesa Ziaurritzek egin zuen irakurketa.

“Gertakari hauek guztiz neurrigabeak dira, eta ez dituzte inondik inora nazioarteko legedia eta Nazio Batuen Erakundearen karta errespetatzen”, ekin zion Ziaurritzek. Hots, gehitu zuen, Euskal Herritik munduko herri eta pertsona guztien burujabetza aldarrikatuko dutela “ezinbesteko printzipio gisa”. Era berean, azpimarratu zuen inork ez duela Venezuelar herriaren gaineko erabakirik hartu, hori Venezuelar herriari soilik baitagokio.

Irakurketan, beste gauza batzuen artean, irmoki adierazi zuen Ziaurritzek “guztiz onartezina” dela Maduro eta Floresen bahiketa. “Maduro aske utzi eta Venezuelara itzultzea behar beharrezkoa da egoera bideratu ahal izateko”, jarraitu zuen.

Noski, agerraldian Venezuelako herriari elkartasuna adierazi nahi izan diote, bai eta haien autodeterminazioa, instituzioak, subiranotasuna eta lurralde osotasuna errespetatzeko eskatu ere. “Estatu Batuek Venezuelari egiten dizkion erasoen aurrean gizarte mobilizazioa funtsezkoa da”, erantsi zuen.

Horrela amaitu zuen hitzartzea Ziaurritzek: “Eraso inperialisten aurrea, Venezuelak burujabetza. Gora Venezuela libre! Venezuela aurrera!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek «propaganda» egiteari uzteko eta baliabideak jartzeko eskatu diote aldundiari

Donostiako Udalak 502 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2027rako, %1,2 handiagoa

Kultura, Gipuzkoa

Tsai Ming-Liang zinemagilearen erakusketa bat ireki du Tabakalerak, ibili ahala inguruari erreparatzeko

Pasaiako portuan saihesbide bat egitearen alde agertu dira alderdiak, titulartasunaren gatazkak gorabehera

30 urte bete ditu Eibarko Portaleak, eta «erakusketa handi bat» hartuko du ostiraletik aurrera

Hasi dira Escalerillas eraisten

Bihar irekiko dute Morlansko tunela, oinezkoentzako ere atonduta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.