Garaipena eta errekorra Mitxintxolan Ander Aramendirentzat
Atzo Mitxintxola Mendi Lasterketaren XV. ekitaldia jokatu zen. Gizonetan Ander Aramendi Aginaga sanjuandarra izan zen azkarrena, eta emakumeetan Ania Hernandez Gonzalez gasteiztarra.
Atzo Itsas Mendi Mendi Taldeak antolatzen duen Mitxintxola Mendi Lasterketaren XV. ekitaldia jokatu zen. Antolatzaileek probaren “oso balorazio positiboa” egin dute. Parte hartzaileen kupoa bete egin zen; 125 lasterkarik hartu zuten parte, eta, oinezkoetan, 75 parte hartzailetik gora aritu ziren.
Gizonetan Ander Aramendi Aginaga sanjuandarra izan zen azkarrena 3,4 kilometroko mendi lasterketan, eta probaren errekor berria ezarri du (15:53). Aramendirena zen aurreko errekorra, eta sanjuandar gazteak bere marka ondu zuen atzo. Podiumera Odriozola Ibarguren anai oiartzuarrak igo ziren, Mattin (17:05) eta Ibon (17:07), hurrenez hurren.
Emakumeetan iazko podiuma errepikatu zen. Ania Hernandez Gonzalez gasteiztarrak konkistatu zuen Pasaiako tontor altuena (21:05). Haren atzetik sailkatu ziren Aintzane Olaizola Irureta aizarnazabaldarra (21:49) eta Leire Etxezurieta Zabaleta lezoarra (22:56).
Gizon gazteen mailan, Negu Lizeaga Jauregi urnietarra izan zen azkarrena (20:22). Bigarren Telmo Amantegi Aldaregi andoaindarra izan zen (21:52), eta hirugarren Jurdan Gonzalez Gastesi errenteriarra (22:20). Emakume gazteetan, aldiz, Irune Fernandez Ramos errenteriarra izan zen garailea (23:49). Udane Sistiaga Etxeberria sanjuandarra sailkatu zen bigarren postuan (29:40).
Hotza egin arren, Itsas Mendi Mendi Taldeak “bihotzez” eskertu ditu parte hartzaileak eta urtero-urtero antolakuntzan aritzen diren pertsonak. Antolatzaileek adierazi dute giro “ezin hobea” sortu zela Mitxintxolako gainean eta Piraten Etxeko sari banaketa ekitaldian.
Sailkapenak
Gizonak
- Ander Aramendi Aginaga (Donibane): 15:53.
- Mattin Odriozola Ibarguren (Oiartzun): 17:05.
- Ibon Odriozola Ibarguren (Oiartzun): 17:07.
Emakumeak
- Ania Hernandez Gonzalez (Gasteiz): 21:05.
- Aintzane Olaizola Irureta (Aizarnazabal): 21:49.
- Leire Etxezurieta Zabaleta (Lezo): 22:56.
Gizon gazteak
- Negu Lizeaga Jauregi (Urnieta): 20:22.
- Telmo Amantegi Aldaregi (Andoain): 21:52.
- Jurdan Gonzalez Gastesi (Errenteria-Orereta): 22:20.
Emakume gazteak
- Irune Fernandez Ramos (Errenteria-Orereta): 23:49.
- Udane Sistiaga Etxeberria (Donibane): 29:40.
Jarraian atzoko probako hainbat argazki, Itsas Mendi Mendi Taldeak bidalitakoak.
