Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Mendizale bat hilda aurkitu dute Aiako Harrian

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 54 urteko gizon baten hilotza da Aiako Harrian aurkitu dutena. Atzo gauean eman zuten desagerpenaren berri.

Aiako Harria Parke Naturala
Oarso Bidasoko Hitza
Oiartzun
2026/01/05

Segurtasun Sailak berriki jakinarazi du Iban Apaolaza 54 urteko oiartzuarra hilda aurkitu dutela Aiako Harrian. Zabaldutako informazioaren arabera, Aiako Harritik ibilbide bat egitera joan zen atzo (hilak 4, igandea), eta ez zen itzuli. Atzo gaueko hamarrak aldera eman zuen familiak desagerpenaren berri. Beasainen jaioa, azken urteetan Oiartzunen bizi izandakoa zen.

Gauerdia baino zertxobait lehenago bilaketa dispositibo bat ezarri zuten, eta Errenteriako Ertzain Etxeko errekurtsoek, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikopteroak, suhiltzaileek, Oiartzungo udaltzainek eta Gurutze Gorriak hartu dute parte bilaketa prozesuan. Bilaketa lanen ondoren, mendizalearen gorpua gaur goizeko hamarrak aldera aurkitu dute.

Soziologian eta Antropologian lizentziatua zen Apaolaza, eta Ingeles ikasketetan ikasle eta Soziologian doktoregaia zen. Graduondokoa zuen Idazle Eskolan ere. Hain zuzen ere, idatzizko hainbat lan eman zituen argitara, ipuinak batez ere. Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak kaleratu zuen 2023an, gerraostean oiartzuarrek arto irina lortzeko inguruko herrietara egiten zituzten bidaietan oinarritutako narrazioa. Preso zela komiki bat ere argitaratu zuen: Hablando con (la) lluvia du izena. Espetxeetako lehiaketa baterako egindako komikia da, eta lehen saria jaso zuen. Izan ere, euskal presoa zen Apaolaza. 2007ko ekainean atxilotu zuten, Quebecen. 2008an Espainiaren esku utzi zuten, eta ETAko kide izatea egotzita epaitu; 123 urteko zigorra ezarri zioten. Hirugarren graduan zegoen iaztik. Ez zen EPPK-ko kidea.

Apaolaza BERRIAko dokumentazio arduraduna zen. “Egunkariko edukiak eta argitalpenak artxibatu, katalogatu eta dokumentatzeaz arduratzen zen. Itzaleko lana egiten zuen erabat, baina ezinbestekoa”, adierazi dute BERRIAko kideek. BERRIAn hasi aurretik beste hainbat komunikabidetan ere jardun zuen kolaboratzaile gisara. Oiartzun Irratian, besteak beste, Literhari irratsaioan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.