Handira eta txikira hordago Landaren
Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa jokatuko da Landare elkartean, hilaren 24an.
Hilaren 24an jokatuko dute kanporaketa. Enbidoak eta hordagoak dantzan ibiliko dira Landare elkartean hilaren 24an, larunbata. Izan ere, Euskal Herriko Mus Txapelketaren XVII. ekitaldiaren kanporaketa hartuko du Oreretako elkarte horrek.
Kanporaketa horretan izena emateko epea gaur zabaldu dute, hilak 7, eta 22ra arte izango da aukera eta 26 euro ordaindu beharko dira bikoteko, kanporaketaren egun berean.Nazio sariez gain, kanporaketako garaile zein galtzaileentzat sari ederrak izango direla azaldu dute antolatzaileek. Hala, irabazleek EHko sailkapenerako pasea, arkumea eta bi ardo botila irabaziko dituzte; bigarren sailkatzen den bikoteak, EHko sailkapenerako pasea, bi txuleta eta bi ardo botila; eta hirugarren sailkatuak, gazta eta bi ardo botila. Hamasei bikotetik gora izena ematen badute kanporaketarako Oreretan, hirugarren sailkatzen den bikoteak, gainera, Gipuzkoako txapelketarako pasea ere irabaziko du.
Lehenengo fasea gainditzen ez dutenek, ez dira esku hutsik joango. Izan ere, beste txapelketa bat jokatuko dute, eta galtzaileen txapelketa hori irabazten duen bikoteak, gazta eta bi ardo botila irabaziko ditu.
Lehen kanporaketak herriz herri jokatuko dituzte otsailaren 22ra arte, eta horiek bukatuta, herrialdeko kanporaketak jokatuko dituzte martxoaren 7an. Gipuzkoan jokatuko da Euskal Herriko finala, Amasa-Villabonan, martxoaren 28an.
Txapelketa Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestatutako arauen arabera jokatuko da. arau horiek eskura daude jada web orrian (klik hemen).
