2026/1/7

Dantzariei, herriaren aitortza

Mikel Esnaolari eta Ane Jaunarenari aitortza ekitaldia egin zien Lezoko Udalak abenduaren 29an, herritarren partaidetzarekin.

'Ahots laborategia' egingo du EHAZE Antzerkizale elkarteak Altzibarren

Hilaren 17an eta 31an izango dira bi saioak. Lehena Peru Galbete eta Idoia Hatxek gidatuko dute, eta bigarrena, berriz, Laura Penagosek.

Orereta Rugby Taldeak igandean berrartuko ditu entrenamenduak

Igandeko egingo ditu saioak errugbi taldeak 12:00etatik aurrera Beraungo Mikel Odriozola estadioan.

'Gaua' filmeko jantziak Kapitain Etxean

Jantziaren Zentroak hartuko du erakusketa hilaren 10etik aurrera, doan, Kapitain Etxearen sarreran.

Errege eguneko loteriak 200.000 euro utzi ditu Oiartzunen

Mamut merkatalguneko administrazioak zenbaki irabazledun dezimo bat saldu du, eta, beraz, 06703 zenbakidunak 200.000 euro irabazi ditu.

Urmenetak eta Odriozolak jantzi dute txapela

Negua Txapelketaren eskuz binakako seniorretan onenak izan dira EPLEko pilotariak eta finala irabazi. Trinketeko eskuz binakako senior kategorian Taberna eta Chiapuso finalaren zain dira, txapelketa guztia partidarik galdu gabe lehiatu ostean.

Handira eta txikira hordago Landaren

Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa jokatuko da Landare elkartean, hilaren 24an.

Venezuelari elkartasuna adieraztera deitu dute

Ostiralean, hilak 9, elkarretaratzera deitu dute Herriko Plazan.

Muxikoek dantzan jarriko dute plaza

Beti bezala Herriko Plazan jarri dute zita, eguraldia lagun, dantza saio bikaina egiteko 12:00etan.

Gehiago