Muxikoek dantzan jarriko dute plaza

Beti bezala Herriko Plazan jarri dute zita, eguraldia lagun, dantza saio bikaina egiteko 12:00etan.

Muxikoek plaza hartuko dute datorren igandean, hilak 11. Beti bezala Herriko Plazan jarri dute zita, eguraldia lagun, dantza saio bikaina egiteko 12:00etan. Eguraldiak lagunduko ez balu, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian egingo dute saioa. Aitzakiarik ez da, beraz, dantzarekin gozatzeko.

Muxikoak hilean behin girotzen dute herria, hileko bigarren igandearekin. Horien atzean, Beti Prest Dantza taldea bultzaka, hutsik egin gabe hitzorduan. Herritarrei deia egin die dantza taldeak igandeko muxikoetan parte har dezaten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.