Venezuelari elkartasuna adieraztera deitu dute
Ostiralean, hilak 9, elkarretaratzera deitu dute Herriko Plazan.
Venezuelari elkartasuna erakustera deitu dute ostiralean, hilak 9, 19:00etan. Eraso inperialistarik ez Venezuelak burujabetza! lelopean egingo dute elkarretaratzea herriko plazan.
Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera, Venezuelako herriari elkartasuna adieraztera, eta “Venezuelako herriarekin bat egitera”.
Joan den larunbatean hainbat bonbardaketa egin ostean, Nicolas Maduro presidentea eta haren emazte Cilia Flores preso hartu zituzten AEB Ameriketako Estatu Batuek, eta herenegun hasi zuten haien aurkako epaiketa New Yorken (AEB). Ordutik asko izan dira Euskal Herrian Venezuelari elkartasuna adierazi eta Ameriketako Estatu Batuek Venezuelaren kontra egindako erasoa salatzeko deitutako mobilizazioak.
