12 CM erakusketa, azken txanpan

Hilaren 18ra arte bisitatu ahal izango da formatu txikiko artelanen erakusketa, San Pedroko Udal Aretoan.

12 CM erakusketaren 30. ekitaldia urratsak egiten ari da, eta azken txanpara iritsi da. Aurtengoa San Pedroko Udal Aretoan bisita daiteke, hilaren 18ra bitartean. Bisitariek formatu txikiko artelanak topatuko dituzte San Pedroko gunean. Aurtengo ekitaldian 280 artistak baino gehiagok eman dute izena. Antolatzaileen esanetan, “aniztasuna” izan da jasotako lanen ezaugarri nagusiena, arte diziplina askotako lanak jaso baitira: pintura, eskultura, argazkigintza, serigrafia, bideoa edota teknika mistoak.

Erakusketa asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara bisitatu ahal izango da. Erakusketa, gainera, ez da hor geratuko, Pasaiatik Hendaiara eta Arguedasera egingo baitu jauzi. Otsailaren 7tik 23ra bitartean Hendaian izango da, eta martxoaren 28tik apirilaren 12ra, Arguedasen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.