6703 eta 5875 zenbakiak dira Elizaldeko DBH 4ko ikasleen zozketako irabazleak
Ikas bidaia egingo dute ikasturte amaieran, eta bidaia horretarako dirua biltzeko saldu zituzten tiketak. Irabazleak ikastetxera joan behar dute sariaren bila.
Elizaldeko DBH4ko ikasleek ikas bidaia egingo dute ikasturte amaieran, eta zenbait ekintza ari dira egiten dirua bildu asmoz; tartean, saskien zozketak. Eguberrietako oporren aurretik saldu ztuzten zenbakiak, eta orain, saridunen bila dabiltza.
Oiartzungo dendarien produktuekin osatutako bi saski egin dituzte, eta 6703 zein 5875 zenbakiak dira saridunak.
Ikasleek jakinarazi dutenez, saridunek ikastetxetik pasa behar dute saskiaren bila.
