Alaia Martin eta Olatz Salvadorrek '1:1 eskala' emanaldia egingo dute
'Zai, Zoi, Ele!' iniziatibako hurrengo protagonistak dira bi emakumeak, eta ikuskizun abestu eta aldarrikatua hilaren 23an egingo dute.
1545 argitaletxeak eta Kantagiltzak antolatutzen duten Zai, Zoi, Ele! egitasmoak badu data berria: hilaren 23a. Literatura eta musika uztartzen ditu iniziatiba horrek, eta 2022an ekin zioten topaketa horiek antolatzeari.
Oraingoan Alaia Martin Etxebeste eta Olatz Salvador Zaldua izango dira protagonista, eta ikuskizun abestu eta aldarrikatua egingo dute: 1:1 eskala. “Galdutako mapak nola tolestu asmatu nahi duena. Gugan bizi diren kulpak bere neurrian kokatu nahi dituena. Kanta eta testu berriak, beruna askatzeko”, diote.
Emanaldia Landetxen izango da, 19:00etan, eta sarrerak erosi behar dira aldez aurretik zein egunean bertan, leihatilan.
