Urtea hasi berritan, baloiak eta pilotak biraka

Lezoko kirol taldeek ganoraz hasi nahi dute urtea. Allerruko eta Arkiruneko kideek asteburuko partiden zerrenda bidali dute HITZAra.

Kirol liga eta partidek ez dute etenik. Horren seinale, urteko bigarren asteburuan baloiek eta pilotek biraka segituko dutela aterpean nahiz zabalean. Allerru Kirol Elkarteko eta Arkirun Pilota Klubeko kideek euren partiden zerrenda bidali dute HITZAra. Behean, asteburuko haien kartelera. Haien partiden berri eman nahi duten Lezoko kirol elkarteek HITZAra posta elektroniko mezu bat bidali besterik ez dute egin behar.

PILOTA

Haur Mailako Gipuzkoako 2 Maila, eskuz binaka

Etxarte-Aldaba / Behar Zanako (Villabona) bikotearen kontra.

FUTBOLA

Gizonen Gorengoen Maila

  • Santo Tomas Lizeoa-Allerru, bihar (larunbata) 17:20an Donostiako Berio zelaian.

Gizonen Lehen Erregionala

  • Allerru-Landetxa, bihar (larunbata) 15:30ean Plazetan.

Gizonen Gazte Maila

  • Allerru-Landetxa, etzi (igandea) 12:00etan Plazetan.

Mutilen Kadete Maila

  • Allerru-Amara Berri, bihar (larunbata) 11:30ean Plazetan.

Nesken Haur Maila

  • Santo Tomas Lizeoa-Allerru, bihar (larunbata) 09:00etan Donostiako Berio zelaian.

Mutilen Haur Maila

  • Touring-Allerru, etzi (igandea) 09:00etan Errenteria-Oreretako Fanderiako zelaian.

Mutilen Haur Maila, Txikiak

  • Urnieta-Allerru, bihar (larunbata) Urnietako futbol zelaian.

Allerruren futbol eskolako partida asko daude asteburuan. Horien berri izateko baliatu esteka hau.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.