GKSk Iruñea eta Bilbon egingo dituen manifestazioetara joateko, autobusak
'Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka!' mobilizazioetara joateko autobusen tiketak Miren, Cyne Reyna eta Txingurrin eros daitezke.
Hilaren 31n egingo duten manifestazioaren aurkezpeneko irudi bat.@gksozialista / Instagram Gazte Koordinadora Sozialistak mobilizazioak egingo ditu hilaren 31n faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka! lelopean, eta Oarsoaldeko GKSk berriki jakinarazi du horietara joateko autobusak antolatu dituela eskualdetik.
Mobilizazioak Bilbon eta Iruñean izango dira, eta horietara joateko autobusen tikek bakoitzak hamar euro balio ditu. Aipatu dutenez, eskuragarri jarri dituzte txartelak, eta Oiartzungo Miren tabernan, Oreretako Cyne Reyna tabernan eta Lezoko Txingurri tabernan eskura daitezke horiek.
