'Grintxa', Zinema Txikiko urteko lehena
Urte berria hastearekin batera, bueltan da Zinema Txikia. Proiekzioa larunbat honetan izango da, 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
Pasaiako Zinema Txikiak urteko lehen saioa programatu du larunbat honetarako (hilaren 18a). Saioa Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da, 17:30ean, eta Grintxa da proiektatuko duten urteko lehen filma. Proiekziora joateko motora zerbitzua eskainiko da. Motora 17:00etan irtengo da Trintxerpeko pantalanetik, eta San Pedron ere geldialdia egingo du, jendea hartzeko. Sarrerak doakoak dira, baina aurretik erreserbatu behar dira Bibe atarian.
