Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hausnarketa kritikora espazio bilakatuko da berriro Emakumeen Etxea

Emakumeen Etxeko programazio taldeak, eta hitzaldia, bilduma aurkezpena eta dokuforuma antolatu ditu.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/01/12

Urte berriarekin batera ekingo dio programazioari Emakumeen Etxeak. Oraingoan ere eskaintza interesgarria ondu du Emakumeen Etxeko programazio taldeak, eta hitzaldia, bilduma aurkezpena eta dokuforuma antolatu ditu. Hala, filosofiaren historiako emakumeei, Errenteria-Oreretako emakume erreferenteei eta diktadura betean Marta operazioaren barruan Australiara eraman zituzten emakumeei buruzko hausnarketa batekin emango dio hasiera urteari.

Lehenengo jarduera Zergatik ez da egon emakume filosoforik? edo aurrekariaren garrantzia hitzaldia izango da, hilaren 15ean, osteguna, 18:00etan.

Emakumeen Etxeko programazio-lantaldeak antolatutako hitzaldi honetan, Marisa Hurtado dibulgatzaile eta filosofian adituak historian zehar isildutako emakume pentsalarien pentsamendura hurbilketa laburra egingo du, filosofiaren hastapenetatik emakume pentsalariak egon direla berretsiz, bai eta emakumeen historia berreskuratzeko aurrekariaren eta genealogiaren garrantzia ere.

Bigarren jarduera, Berdintasun Kontseiluak antolatuta, hilaren 17an, larunbatean izango da, 12:00etan, Errenteriako Emakumeen Aztarnak: Narrazioak II bilduma ilustratuaren aurkezpenarekin.

2018an, Mariasun Landa Sarien lehen zortzi edizioetan jasotako 23 lanekin Errenteriako emakumeen aztarnak: narrazioak I bilduma ilustratua argitaratu zen. Orain, bigarren bilduma bat argitaratzea erabaki da, geroztik jasotako hainbat lanekin. Kasu honetan ere, Allende Arnaizek eta Idoia Beratarbidek diseinatu dute bilduma, azken honen ilustrazioekin batera.

Hileko programazioa itxiko duen jarduera El avión de las novias dokuforuma izango da, hilaren 22an, osteguna, 18:00etatik 20:00etara. Emakumeen Etxeko programazio lantaldeak antolatuta.

Marta operazioa ezagutzeko denboran zeharreko bidaia da dokumental hori: 1959tik 1964ra, Australiako Eliza Katolikoaren eta erregimen frankistaren arteko migrazio akordio horrek 700 emakume etxeko langile gisa eraman zituen herrialde hartara, bizitza hobe baten promesarekin. “Martak” etxeko langile gisa bi urterako lan egiteko kontratuarekin iristen baziren ere, planaren benetako asmoa beren herrikideekin ezkontzea zen, lehenago Kanguro, Eukalipto eta Emu operazioetan emigratu zutenak, alegia.

Dokumentalaren emanaldiaren ondoren solasaldirako tartea izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero Emakumeen Etxean bertan (Txirrita Parkea, z.g), emailez (klik hemen) idatziz edo telefonoz (943 449 630) jasotzeko aukera egongo da, astelehen eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara eta astearte, asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.